Itzuli

Rozalejoko kausa ez artxibatzeko erabakiak Foru Gobernuaren jarduna babesten duela ziurtatu du Geroa Baik

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik ziurtatu duenez Rozalejoko Markesaren Jauregiaren okupazioaren kausa ez artxibatzeko Probintzia Auzitegiaren erabakiak “Foru Gobernuak prozesu honetan emandako pausoak” babesten dituela ziurtatu du Geroa Baik. Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko eledunak azpimarratu duenez “frogaturik geratu da, lehen egunetik esaten genuen moduan, Foru Exekutiboak arduraz jardun duela gai honetan”.

Martínezen aburuz, gaur ezagutu den erabaki judizialak “agerian uzten du UPN, PSN eta PPk, Nafarroako Gobernua erasotzeko haien grinean, salaketa larriak jaurti zituztela Exekutiboaren aurka eta haren ekintzen aurka Rozalejoko Markesaren Jauregia zela eta; gaur zeharo desmuntatuta geratu diren salaketak”.

“Probintzia Auzitegiaren erabakiak gainera, UPNk María Solanaren aurka egindako jazarpen politikoaren estrategia desmuntatzen du. Kasu honetan, berriro ere, UPNk etika politikoaren bere mugak gainditu ditu Solanaren aurka auzia jarriz, propaganda eta hauteskunde onura bilatzeko helburu bakarrarekin”, ziurtatu du Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak.

Martínezek ardura eskatu die bai Iruñeko Udalari bai eta Nafarroako Gobernua sostengatzen duten indarrei, “elkarrekin lan egiteko eta nafar herritar guztien erabilerarako, eta ez gutxi batzuen erabilerarako den ondasun publiko bat berreskuratzeko”.

Zentzu honetan, parlamentuko eledunak Geroa Bairen apustua berretsi du “Rozalejoko Markesaren eraikina Oroimenaren Institutuaren egoitza izan dadin, horrekin oroimen demokratiko baten berreskuratzean aurrera egitea ahalbidetuz bai eta bakearen eta bizikidetzaren bidean sakontzen ere”.

Izena eman gure buletina jasotzeko