Sakana IIP-ean erdi-mailako Mendi eta Eskalada formakuntza zikloak mantendu izana balioetsi du Altsasuko Geroa Baik
Altsasuko Geroa Baik modu positiboan baloratu du Altsasuko Sakana LH IIPean Erdi-mailako Mendi eta Eskalada formakuntza zikloak mantendu izana, gaur Chivite Lehendakariak hala iragarri ondoren.
Koalizioaren udal taldeak nabarmendu duenez, formakuntza zentro hauek “Sakanako Plan Estrategikoarekin eta Lanbide Heziketako Plan Estrategikoarekin lerraturik daude, enplegutasun maila handia dute eta, horren bidez, populazioari eusten diote eta lurralde kohesioa sortzen dute”.
“Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak arazo bat sortu zuen, eta horrekin beharrezkoa ez zen kaltea eragin du”, deitoratu du Altsasuko Geroa Baik, gaineratuz “azkenean ikusi den moduan, jada bazeuden titulaziorik ez kentzeaz gain, eskaintza handitu egin dela gainera, euskaran zehazki, Lanbide Heziketan etorkizun gehien duen aukeretako batean alegia, Mikroinformatika eta Sareak ziklo berriarekin adibidez”.
“Egun funtzionatzen duten zikloak mantentzea beste erabakirik ez genukeen ulertuko, ibilbide luzekoak baitira, eta Altsasu erreferente bihurtu baitute”, azpimarratu du koalizioaren udal taldeak, gaineratuz “ziklo hauen deuseztapenak ez lukeela babes politiko, sozial edo hezkuntza alorrekorik edukiko, ez gobernu kideena ez eta eskualdeko eragile eta erakundeena ere”.
Altsasuko Geroa Baitik gainera, oso modu positiboan baloratu da toki erakundeen, eragile sozialen eta zentroaren beraren artean, eskualdeko garapenerako interes estrategikoen defentsan mantendu den batasuna, eta ziklo hauek ez deuseztatzeko Hezkuntza Departamentuak azkenean jarrera zentzunduna hartu izanaren aurrean bere poza agertu du.
Javier Ollo