Salaketa arduragabe eta interesatuen aurrean Kontuen Ganberak musukoen akordioaren gardentasuna eta legezkotasuna ziurtatu dituela nabarmendu du Geroa Baik
Kontuen Ganberak bere ondorioetan testuinguruaren ez ohizkotasuna nabarmentzen duela azpimarratu du koalizioak
Geroa Baik ziurtatu duenez, Sodena, CEN eta Albyn enpresak musukoak erosteko egindako akordioari buruz Kontuen Ganberak egindako txostenak, gaur ezagutu denak alegia, “operazioaren gardentasun eta publizitatea ziurtatzen ditu”. Koalizioak nabarmendu duenez, “salaketa interesatu eta arduragabeen aurrean, Sodena-k araudian ezarritakoaren aurka nahita jardun izana ez duela iritzi dio organo fiskalizatzaileak”.
Koalizioaren arabera, “gaur agerian geratzen da, lehen egunetik defendatu genuen moduan, gardentasunez egin zen akordio bat izan zela, eta horrela ziurtatu du Kontuen Ganberak berak, txostenaren ondorioetan esanez akordioa gardentasun eta publizitate osoz egin zela”.
“Oportunismo politiko hutsagatik Sodena-ren jarduna ilundu nahi izan dutenen aurrean”, Geroa Baik ziurtatu du “txostenak prozedimenduaren zintzotasuna babesten duela, ez baitu araudiaren betetzean hutsunerik aurkitu”. “Are gehiago, Kontuen Ganberak berak bere ondorioetan nabarmentzen duenez operazioaren testuinguruaren ez ohikotasuna kontuan hartzea beharrezkoa da,pandemiak eta alarma egoerak eragindakoa”, bai eta operazioaren izaera “konplexua eta atipikoa” ere, ziurtatu du.
Geroa Baik “fede ona eta ardura osoa” azpimarratu ditu, bai eta “operazioa burutu zen azkartasuna eta eraginkortasuna, premia sozial, ekonomiko eta sanitario baten testuinguru larrian izanik gainera”, eta “osasun krisialdiaren egoera delikatua modu arduragabean erabili nahi izan duenik” egon dela deitoratu du, “interes alderdikoi hutsarekin zalantzak hedatu nahi izan baitituzte, nahiz eta ardura eta kudeaketa publikoaren printzipio nagusiekin bat egin den ekintza izan”. Horrela aitortzen du Kontuen Ganberak, hala ziurtatuz; “Sodenaren jardunbidea ulergarria izan zen hura kokatu zen testuinguruan, sozietate hau maileguak emateko tresna aktiboa izanik eta bere helburua Nafarroako sektore industriala laguntzea izanik, pandemiak sortutako eragin larriak arintzeko helburuarekin”.
Kontuen Ganberak funtsik gabeko salaketak gezurtatzen dituela baloratu du Geroa Baik, hala nola CEN-ek estimaturikoak baino musuko gehiago erosi zirela, edo zorroztasunik ez duten iradokizunak, komisioak egon zirenik adibidez.
Azkenik, “gordetako musukoei lehenbailehen erabilera emateko beharra” azpimarratu du Geroa Baik, bai eta “alde guztien artean akordio bat lortzeko garrantzia ere, Kontuen Ganberak berak gomendatzen duen moduan. Akordio hori hilabeteak darama lantzen, modu aktiboan gainera, Garapen Ekonomikoko Departamentuak, eta hortaz, Sodena-k”.