Itzuli

Salatutako eraso sexistekiko Mayak eduki duen opakotasuna salatu du Iruñeko Geroa Baik

Iruñeko Geroa Baik bere haserrea agertu du Enrique Mayak San Fermin jaietan salatutako sexu erasoarekin eduki duen informazio faltagatik, sexu erasoak egon direla komunikabideen aldetik jakin dugun bigarren aldia baita jai hauetan. Udal taldeak gainera salatu du Eledunen Batzarra ez dela gaur arte elkartu gertatutakoari buruz hitz egiteko.

Itziar Gómez Iruñeko Udalean Geroa Bairen udal taldeko bozeramaileak “Enrique Maya alkatearen aldetik informazioa garaiz eta modu zuzenean eman ez duela” salatu du, “ez eta Navarra Sumaren gobernu taldearen aldetik ere ez, sexu eraso baten salaketa eta sexu jazarpen baten salaketa direla eta, zeinak komunikabideen aldetik ezagutu ditugun”.

“Gure iritziz honen atzean UPNk beti eta Navarra Sumak orain erantzun sozial eta asoziatiboarekin duen ezerosotasuna dago bai eta aurten hori edozein modutan isilarazteko helburua. Horrela izan da, gaur arte udal bozeramaileoi ere ezkutuan gordetzeak frogatzen duen moduen”, azpimarratu du Itziar Gómezek.

Izena eman gure buletina jasotzeko