Sánchezen inbestidura akordioek Nafarroarengan izan dezaketen eragina zorroztasunez ezagutzea beharrezkoa dela dio Geroa Baik
Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Pedro Sánchezen inbestidurarako balizko akordioak aipatu ditu, izan ere erregimen amankomuneko Erkidego Autonomoen zorraren berrikuspena egongo dela baitirudi. Zentzu honetan, Nafarroak Estatuko kontuei egiten dion ekarpenarengan izan dezakeen eraginari buruzko galdera aurkeztu du Geroa Baik. Azconak azpimarratu duenez, “UPN eta PPren apokalipsiak ez du balio, baina ezta ere beste alde batera begiratzeak”. “Nafarroarengan edukiko duen eragina zorroztasunez” ezagutzearen alde egin du bozeramaileak.
Bestalde, datorren osteguneko kontrol saiorako erregistratu dituzten beste bi galdera aurkeztu ditu Azconak. Geroa Baik Nafarroako Gobernuari galdetuko dio ea zergatik Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoaren martxan jartzearen baitan ez den Baztanen, Bidasoan eta Pirinioan Lan Mahai espezifikorik egin. Bestalde, errenta bermatuaren inguruan galdetuko du ere Geroa Baik, legeak jasotzen dituen kenkarietako batzuk ez aplikatzeko arrazoiak zeintzuk diren jakiteko, eta horien ezarpena noiz gertatuko den ere jakiteko ere.
Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Aurrekontuen lanketa lanen hasierari erreparatu dio ere, eta zentzu honetan azaldu duenez, Geroa Bairen lehentasunak argiak dira: osasungintza, trantsizio ekologikoa eta digitala, bai eta Nafarroako politikak Europan.
Pablo Azcona