Sarasate pasealekuko udal etxebizitza ‘Plena Inclusión Navarra’ erakundeari lagatzea eskatu dute EH Bildu, PSN-PSOE eta Geroa Bai udal taldeek
Adimen edo garapenaren desgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten duten federazio honek erabiltzea baimenduko du udalak, bienbitartean Nafarroako Gobernuak ordainduko dituelarik kudeaketa eta langileriaren gastuak
EH Bildu, PSN-PSOE eta Geroa Bai udal taldeek adierazpen bateratua aurkeztu dute datorren maiatzaren 5ean egingo den Herritarren Aferen Batzordean eztabaidatzeko, horren bitartez Sarasate pasealekuko udal etxebizitza komunitarioa, gaur egun erabilerarik gabe dagoena, Plena Inclusión Navarra erakundeari lagatzea eskatuz, honek aldi berean adimenaren desgaitasuna duten eta gaur egun egoitzetan edo erakunde espezializatuetan bizi diren pertsonentzako erabili dezan.
Modu honetan, adimenaren edo garapenaren desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien alde lan egiten duten Nafarroako elkarte eta erakundeen federazio honek erabil dezan baimenduko du Udalak, bienbitartean Nafarroako Gobernuak ordainduko dituelarik horrek dakartzan kudeaketa eta langileria gastuak. Hori guztia pertsona hauen gizarteratzea hobetzeko helburuarekin.
Halaber, erakunde honek 12 antolakunde biltzen dituela azpimarratu dute, horien artean Anfas, Bidean, Atena, Fundación Ciganda Ferrer, Futuna, Residencia Javier, Apamo Monjardín, AVR Roncal, bai eta las Andrés Muñoz, El Molino, Isterria eta Oncineda ikastetxeetako Guraso Elkarteak ere, osotara adimenaren edo garapenaren desgaitasuna duten 2091 pertsona, 4.000 senitarteko, 200 profesional eta 850 boluntario ordezkatuz.
Lagapen honekin, etxebizitzaren arazoa arintzeko neurri garrantzitsua burutuko da, erabilera sozialerako eskaintza zabalduz, Koronabirusaren krisialdiaren ondorioz asko handitu den lehen mailako beharrizana alegia.
Testuan, adierazpena izenpetzen duten taldeek ere gogorarazten dutenez, Iruñeko Udalak jabetza propioko etxebizitza parke garrantzitsua du eta “duela urte batzuetatik hona hasitako zaharberritze lanen prozesua jarraitzeko” konpromisoa hartzen dute.
Patxi Leuza