Itzuli

Sareb-ek kontu publikoei eragiten dion odolustearekin amaitzeko planei buruz galdetu dio Koldo Martínezek Gobernuari

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Sareb eta “banku txarra” deiturikoaren egoera leheneratzeko Sánchezen exekutiboaren planekin zerikusia duten hainbat galdera zuzendu dizkio Gobernuari, horien emaitzak kontu publikoentzat zama handia baitira.

    Sareb-i dagokionez bere asmoak zeintzuk diren galdetu dio Koldo Martínezek Gobernuari, komunikabide ezberdinek ziurtatu ondoren Gobernuak banketxeen aktibo inmobiliarioen edukitzailearen kontrola hartzen saiatzeko bide ezberdinak analizatzen ari dituela.

    “Sareb herrialdeko ekonomiarentzako zulo beltz bat bihurtu da, Europar Batasunak sozietate hori Estatuko kontuen perimetroaren baitan sartzera behartu ondoren, 35.000 milioi 2020ko zor publikora gaineratzera behartuz eta 10.000 milioi baino gehiago defizitaren baitan, eta bere kontrola hartzea lortzeko Gobernuak zein formula dituen eskuartean galdetu dugu, orain administraritza kontseiluaren gehiengoa duten esku pribatuetan baitago kontrola, erabilitako baliabideak publikoak izan arren”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    “Banku txarraren” galeren zati garrantzitsu bat, bere arduradunek interes tipoen balizko igoera baten aurrean babesteko kontratatu zuten swap batean du jatorria, horrek Sareb-en galerak 3.042 milioi eurotan areagotuz, bere galdera guztien %60 alegia. “Odoluste honek, herritar guztien artean ordaintzen ari dugun honek, amaitu beharra du eta horregatik galdetu diot Gobernuari zer duen pentsaturik bidegabekeria honekin amaitzeko eta Sareb-ek kontu publikoei zama gehiago ekartzen jarraitzea ekiditeko”, nabarmendu du Koldo Martínezek.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko