Itzuli

Sarrigurenen indarkeria matxistazko erailketaren aurreran bere gaitzespen osoa eta sumindura sakona agertu du Geroa Baik

Gutxieneko soldatari buruzko lege proposamena dela eta gobernuak egindako txostenarekin ez dago ados koalizioa eta bere harridura agertu du erabilitako argudioen aurrean

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, pasa den ostiralean Sarrigurenen jazotako emakume baten erailketa gaitzetsi du. Biktimaren senitarteko eta lagunei bere maitasuna eta babesa helarazi nahi izan die, eta gertakari berberean zauriturik suertatu zen emakumea lehenbailehen sendatzeko bere nahia adierazi du ere.

    Bigarrekin, koalizioak datorren kontrol saiora eramango dituen ekimenak aurkeztu ditu. Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, “Geroa Bain beti defendatu dugu Nafarroak gaitasun handiagoa behar duela bere herritarrengan eragin zuzena duten gaiengan erabakitzeko, baita ere soldaten alorrean”. Eta azaldu du Geroa Bai ez dagoela ados Nafarroako Gobernuak gutxieneko soldataren lege proposamenari buruz egin duen txostenarekin. Azconak azpimarratu duenez, zilegia eta beharrezkoa den eztabaida bat ixten saiatzen da, eta gure autogobernua zalantzan jartzen du gainera.

    Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, “txostenaren akordioekin harriturik gaude, programa akordioari ere erreferentzia egiten baitiote”. “Gure Lege Proposamenak gure eskumenen baitan dagoen tresna bat proposatzen du, eta gizartearen eta sindikatuen eskari bati erantzuten dio gainera. Horrexegatik hain zuzen ere, eta emandako txostena ikusita, Geroa Baik galdera egingo dio Lehendakariari, autogobernuak nafarrak hobe babesteko balio behar duela elkarbanatzen ote duen jakiteko.

    Datorren ostegunean, Geroa Baik autogobernuaren alorreko galdera bat egingo du ere. Azconak gogorarazi du Parlamentuak erabakiak hartzen ari dituela Nafarroarentzako eskumen berrien transferentziak eskatuz eta defendatu duenez, “autogobernuaren defentsa beharrezkoa da Auzitegi Konstituzionalaren azken epaien erabaki judizialen aurrean, Nafarroako Parlamentuak onartutako arauen aurka Espainiako Gobernuak jarritako helegiteak aintzat hartzen baititu”. Zentzu honetan, Azconak azpimarratu duenez “Nafarroako Gobernuak, hartzen diren erabakiak defendatzen lan egin behar du, bai akordio politikoetan, bai eta Parlamentu honen akordioetan”. Eta, azkenik, Geroa Baik Osasun kontseilari galdera egingo diola iragarri du, Nafarroako sistema soziosanitarioaren erronkei buruzkoa.

    Beste gai batzuen artean, Azconak ikerketa batzordea aipatu nahi izan du ere, eta Geroa Baik zorroztasunez eta koherentziaz lan egiten jarraituko duela iragarri du, ziurtatuz ez dutela onartuko batzordea noraezean aritzea, zenbait alderdi politikoren aldartearen arabera. Bestalde, Accionak ikerketa batzordean hartutako jokabidea deitoratu du, enpresaren jarrera obstrukzionistatzat joz.

    Geroa Baiko bozeramaileak gainera bere kezka agertu du Polizia Nazionalak azken larunbatean Sadarren izandako ekintzen irudien aurrean. Azpimarratu du koalizioaren aburuz neurrigabeak direla eta beharrezkoa deritzo honen gaineko ikerketa, bai eta Gobernuaren Ordezkaritzaren aldetik azalpenak eskaintzea ere. 

    Burkaren eta nigabari buruzko adierazpen instituzionalari dagokionez, Geroa Baik abstentziora jo du, bere iritziz burka eta nigab inposaketaren sinboloak direlako eta emakumeen askatasuna eta berdintasuna mugatzen dutelako, baina aurkeztutako mozioak ez zuelako emakumeak babestea bilatzen, baizik eta gizarte konfrontazioa sortzea.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko