Itzuli

Geroa Baik Sarrigurengo Institutu Publikora Parlamentuaren bisita eskatu du

    María Solana María Solana

    Geroa Baik Foru Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak Sarrigurengo Institutu publikora bisitaegitea eskatu du instalazioen egoera zein den ezagutzeko, aurreko legegintzaldian bultzada jaso ondoren 2019-2020 ikasturte honetan hasiko baitu jarduera.

    María Solana Geroa Baiko parlamentariak erregistratu du eskabidea eta honek gogorarazi duenez aurreko Exekutiboa izan zen “proiektu hau burutzeko aurrekontu esfortzu sendoa egin zuena, Sarrigurengo zein Eguesibar osoko bigarren hezkuntzako eskolaratze beharrizanei erantzuna emateko helburuarekin”.

    “Aurreko legegintzaldian zehar Eguesibarreko Udalarekin batera bai eta hezkuntza komunitatearekin batera ere lan handia burutu genuen institutu hau gaur egun errealitate izateko. Geroa Bairen DNAn dagoen hezkuntza publikoaren aldeko defentsa frogatzen duen proiektua gainera”, azpimarratu du Solana parlamentariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko