Sektore elektrikoaren legea aldatzeko ekimen bat aurkeztu du Geroa Baik, industriak BPGean duen zama portzentuala bezalako elementuak kontuan har daitezen
NAOen zuzenketa partzialak lantzen dabil koalizioa, gako diren alorrak hobetzeko helburuarekin, bai eta lurralde oreka eta munizipalismoa bezalakoak hobetzeko
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak, Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako osoko zuzenketen eztabaida aipatu nahi izan du, ostegun honetako Osoko Bilkuran eztabaidatuko baitira, eskuineko hiru alderdiek zuzenketa bana aurkeztu ondoren. Geroa Baik aurkako botoa emango duela iragarri du Azconak, izan ere “ezertara eramaten gaituzten proposamenak dira”. Bestalde, azpimarratu duenez, “Geroa Baik zuzenketa partzialak zehazten dihardu lanean”. Koalizioaren bozeramaileak azaldu duenez, “zenbait kasutan, bakarka aurkeztutako zuzenketak izango dira eta beste kasuetan, akordioak ditugun taldeekin batera aurkeztuak”.
Azconak azaldu duenez gainera, Geroa Bairen zuzenketek “sendotzeko beharra dutela deritzogun alorrak hobetu edo bultzatuko dituzte, hala nola, adibidez, osasungintza, ingurumena, eskubide soziala, kultura… Baina aldi berean, esfortzuaren zati handi bat, lurralde oreka eta munizipalismoa bezalakoak indartzera bideratuko dira”. Zentzu honetan aurreratu du, Geroa Baik aurkeztuko dituen zuzenketen artean diru kopuru handiena edukiko duena, Faltzesen D eredua datorren ikasturtean errealitate bihurtzeko izango dela, 550.000 euro bideratuko baititu horretarako.
Beste gai batzuen artean, Geroa Baiko bozeramaileak azaldu du Sektore Elektrikoaren Legearen Planifikazio Elektrikoaren 4 artikulua aldatzeko Estatuko Gobernua premiatzen zuen Geroa Bairen mozioari tramitea eman zaiola, horrela lurraldetasuna ezarriz planifikazioen elementu objektibo eta erabakigarri moduan. Aldaketa horretan beste elementuak ere kontuan hartzera premiatzen da, hala nola industriak erkidegoen BPGean duen zama portzentuala kontuan hartzera, edo industria intentsiboak erkidego bakoitzaren industria sektore osoan duen zama.
Azkenik, onartutako adierazpen instituzionalak aipatu nahi izan ditu ere Geroa Baiko bozeramaileak; horietako bat Haurtzaroaren Eskubideen Nazioarteko Egunarena; eta beste bat Sudanen herritarren zibilen aurkako indarkeria gaitzesten duena.
Pablo Azcona