Itzuli

Senatuko eztabaida guztietan euskararen erabilpena baimentzea proposatu du Koldo Martínezek

Atzoko osoko bilkuran, Lan ministroak bere ama hizkuntza erabiltzea eragotzi zuen Goi Ganberako mahaiburuak

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak Goi Ganberako araudiaren aldaketa proposamen bat aurkeztu du gaur, horrela euskara eta komunitate autonomoetako gainontzeko hizkuntza ofizialak  eragozpenik gabe erabili ahal izateko. Atzoko osko bilkuran egoera zentzugabe bat eman zen Ganberako mahaiburuak Yolanda Díaz Lan ministroari kargu hartu baitzion bere ama hizkuntza den galiziera ihardespen batean erabiltzeagatik.

Gaur egun, mozioen eztabaidara mugatzen du araudiak beste hizkuntzen erabilera. Koldo Martínezek euskararen eta Estatuan dauden gainontzeko hizkuntza ofizialen erabilera beste eztabaida formatu guztietara hedatzea eskatu du.

“Atzo Senatuko osoko bilkuran gertatutakoa kafkiarra izan zen. Ganberako presidenteak ministro bati gaztelaniaz mintza zezan eskatu zion, egungo araudiak beste hizkuntzen erabilpena mozioetara mugatzen dituelako besterik ez, beste eztabaida motetan, proposamenetan eta Gobernuari egiten zaizkion interpelazioetan erabiltzeko aukera ez dagoelarik”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

“Hau aldatu beharra dago eta euskararen eta beste hizkuntzen erabilera normalizatu beharra dago lurraldetasun izaera duen ganbera batean, Estatuko aniztasun politiko eta kulturala eta hizkuntza aniztasuna ere jasotzeko sortu baita juxtu”, azpimarratu du Geroa Baiko senatariak.

“Espainiako Konstituzioak, autonomia estatutuek, hizkuntza ofizialen defentsa eta sustapenerako komunitate autonomoek dituzten lege propioek eta Espainian indarrean dagoen Hizkuntza Gutxituen edo Eskualdeetakoen Europako Kartak hizkuntza aniztasunaren alde egiten dute, defendatu, gorde, sustatu eta erabili beharrezko aberastasun diren heinean, horregatik hizkuntza hauen erabilera normalizatzea bilatzen duen proposamen hau aurkezten dugu”, nabarmendu du Koldo Martínezek araudia aldatzeko bere proposamenean, Izquierda Confederal bere taldeko bost diputatuek haien babesa agertuz ere.

“Araudiaren aldaketak ganberaren gehiengoa edukitzea espero dut. Senatuak jada baditu itzultzaileak eta, hortaz, zerbitzua jada existitzen da, hori sendotzea eta eztabaida guztietara hedatzea behar da bakarrik”, azpimarratu du Nafarroako senatari autonomikoak.

Izena eman gure buletina jasotzeko