Itzuli

Senatura aurkezteko PSN-PSOE eta Frente Amplio-ren arteko akordiotik kanpo utzi izana arduragabekeria dela dio Geroa Baik

    Azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan senatura elkarrekin aurkezteko PSN-PSOE eta Frente Amplioformaluntzen arteko akordioaren aurrean, bazterketa estrategia aukera izana arduragabekeria politikoa dela deritzo Geroa Baik, eskuinak eta ultraeskuinakaurrera egiten ari duten une honetan bereziki. 

    Egoera hau oso kezkagarria da Nafarroan, UPN eta PP alderdiak elkarrekin aurkeztuko baitira. Testuinguru honetan, Geroa Baik beharrezkoa deritzo ardura politikoarekin jokatzea, elkarrizketa sustatzea eta indar politiko ezberdinen arteko elkar-ulertze guneak mesedetzea, beste formakuntzak baztertzen dituzten erabakiak hartu ordez. 

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baik bere kezka agertu du mota honetako jarrerek Nafarroako Gobernuko kideen arteko harremanetan izan ditzaketen ondorioekin, bai eta Foru Parlamentuko lan dinamika eta elkar-ulertzea izango duen eraginarekin.

    Izena eman gure buletina jasotzeko