Itzuli

Sephora-ko langileen aldarrikapenei bere babesa agertu die Geroa Baik

Koalizioaren parlamentu taldeak langileen ordezkariekin bilera egin du

    Geroa Bairen parlamentu taldeak bilera egin du aste honetan Sephorako langileekin, kolektibo horren ordezkariek hala eskatu ondoren. 

     
    Mikel Asiain eta Jabi Arakama parlamentu taldeko kideek, langileek bilera horretara helarazi zituzten aldarrikapenei Geroa Bairen babesa agertu zieten.  
     
    “Gure babesa duen aldarrikapen horietako bat, enpresari hitzarmen propioa negoziatzea eskatzea da, gaur egun Sephorako langileak lurrin-denden estatuko merkataritza hitzarmenari atxikita baitaude, Nafarroan negoziatzen diren merkataritza hitzarmenek dituztenak baino baldintza okerragoekin”, nabarmendu dute parlamentariek.  
     
    Asiain eta Arakamak ziurtatu dutenez, “denborazkotasuna eta lan prekarietatea -gehien bat partzialak diren kontratuak direla eta- soldata arrakalarekin batzen dituen egoeran dauden langileei buruz ari gara, oso feminizaturik dagoen sektore bat baita hau”.  
     
    “Sephorako langileen ordezkariek helarazitako aldarrikapen hauekin bat gaude eta, ildo honetatik, kalitatezko enplegua sortzeko lanean jarraitzeko gure konpromisoa berresten dugu, bai eta soldata arrakalaren aurka borrokatzeko neurriak bultzatzen jarraitzeko ere”, amaitu dute adieraziz Geroa Baiko parlamentariek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko