Sesmak Mendebaldeako haur eskolako inbertsioen inguruko nahasteari eusten diola salatu du Geroa Baik
Akordiorako ezgaitasuna ezkutatzeko faltsukerietara jotzea kritikatu du eta bere gutxiengoarekin kudeatzera premiatu du Maya
Geroa Bairen udal taldeak gogorarazi duenez Navarra Sumaren aurrekontu proiektuak ez zuen inolako inbertsiorik aurreikusten Mendebaldeako haur eskola egokitzeko. Proiektuak 244.500 euroko partida bat bakarrik jasotzen zuen Lezkairuko haur eskola berrirako eta Mendebaldeako eskolarako partida baten onarpena aurreikusten zen finantzarioki jasangarriak diren inbertsioen hurrengo proiektuan.
Informazio honek, Udalak berak pasa den 2019ko azaroaren 25ean igorritako prentsa oharrean jasoa, Hezkuntza zinegotzi delegatuaren ziurtapenak desmuntatzen ditu, aurrekontuen luzapenak zentro horretako matrikulazioa arriskuan jartzen zuela Herritar Aferen Batzordean behin eta berriro esan ondoren.
Iruñeko Geroa Baik zentroaren zaharberritzerako 2020ko Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioetan partida bat ezartzeko konpromisoa hartu zuen 2019ko abenduaren 16an egindako prentsaurrekoan, bai eta 2020ko otsailaren 6ko udalbatzan egondako aurrekontu aldaketen eztabaidan ere, inbertsioen inguruan oposizioko gainontzeko taldeekin batera dauden negoziaketen baitan. Gainera, Geroa Baik gogorarazi duenez, pasa den otsailaren 6ko aurrekontu aldaketen gaineko akordioari esker jaso zen Lezkairuko haur eskola berriaren lanak hasteko 200.000 euroko partida.
Mayak Udalbatzan duen gutxiengoa berriro ere gogorarazi nahi dio koalizioak alkateari, bai eta aurrekontu berriak aurrera ateratzeko bere ezgaitasuna ere, aldi berean hiriarentzako beharrezkoak diren inbertsioak aurrera ateratzeko bere konpromisoa berretsiz.
Patxi Leuza