Itzuli

Sesman egitea aurreikusten den biometano planta, babes zibilerako estatu mailako agentzia baten sorrera eta suteen prebentzioa dira Geroa Baik Nafarroako Parlamentuko hurrengo saiora eramango dituen gaiak

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Geroa Baik datorren kontrol saiorako erregistratu dituen ekimenak aurkeztu ditu. Gaurkotasun handiko galdera moduan, Geroa Baik Sesmako biometano plantaren kokaleku alternatiboei buruz galdetuko du. Azconak gogorarazi duenez, pasa den ostegunean Parlamentuak mozio bat onartu zuen, koalizioak aurkeztua, horren bitartez Sesmako Udala eta planta sustatzen ari duen enpresa premiatuz beste kokaleku bat bila zezaten. Ekimen honek dituen aukerak ezagutzearen garrantzia azpimarratu du Geroa Baiko bozeramaileak.

    Halaber, Azconak azaldu duenez, babes zibilerako eta larrialdietarako estatu mailako agentzia baten balizko sorreraren aurrean, hala iragarri baitzuen Sánchezek, Nafarroako Gobernuaren jarrerari buruz galdetuko du Geroa Baik. Eta hirugarrenik, suteen inguruan ere, koalizioak Aierdi kontseilariari egingo dio galdera, basoen ustiapenak mendien birsorkuntzan eta basoen suteetan duen garrantziari buruzkoa.

    Beste gai batzuen artean, Senatuan zein Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako mozioak nabarmendu ditu Geroa Baiko bozeramaileak, horien bitartez Estatuko Gobernua premiatzen dutelarik Nafarroaren benetako beharrizanei erantzungo dion planifikazio elektriko bat egin dezan. Azconak gogorarazi duenez, pasa den irailaren 18an Mikel Irujo kontseilariak eta Energiaren Estatu idazkariak egindako bileran agerian geratu zen 2025-2030 urteetarako Estatuko planifikazio elektrikoaren zirriborroak ez dituela Nafarroako Gobernuaren eskari guztiak jasotzen, nahiz eta Komunitatean banaketa loturen %94 jada saturaturik egon.

    Azkenik, Nafarroako Gobernuaren obra publikoen lizitazio eta esleipenei buruzko ikerketa batzordea aipatu du Azconak, eta Geroa Baik bere agerraldien plana jada erregistratu duela azaldu du. Horrela, Geroa Baik Belateko lanei dagokien informazioarekin hastea proposatzen du Geroa Baik, jarraian eta modu kronologian atzera joz.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko