Sexu bihurketa eta higuinerako pseudoterapiak burutzen dituztenentzako zigor penalak ikertzea proposatu du Koldo Martínezek
Nafarroako senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak Gobernu zentrala premiatu du LGTBIfobiaren aurkako estatu mailako Lege bat garatu dezan
Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak mozio bat erregistratu du Gobernu zentrala premiatuz LGTBIfobiaren aurkako estatu mailako lege bat garatu dezan, bai eta LGTBI kolektiboekin eta formakuntza politiko ezberdinekin batera zigor kodearen erreforma bat iker dezan ere, sexualitatearen bihurketa eta higuinerako pseudoterapiak burutzen dituztenentzako zigor penalak ezartzeko helburuarekin, Alemania edo Malta bezalako herrialdeen ereduari jarraituz.
Erregistratutako mozioak gogorarazten duenez “orain 30 urte Osasunaren Munduko Erakundeak homosexualitatea Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenetik atera zuen arren, lau komunitate autonomotan bakarrik daude modu zehatzean debekaturik sexu higuinerako terapiak”.
“Jarduera mota hauek, LGTBI pertsonen eta komunitate zientifiko eta profesionalaren arabera, praxi oker moduan jotzen dira, oinarrizko eta funtsezko eskubideen aurka baitoaz, lotsa, depresio eta antsietate sentimentuak sortuz, kasu askotan bizitza osoan zehar luzatzen diren ondorioak hauek, eta LGTBI pertsonen estigma eta bazterkeria eragiten dute”, azpimarratzen du mozioak.
Erregistratutako ekimenak, estatu mailako erregulazio ezaren ondorioz dagoen lurraldeen arteko ezberdintasunarekin amaitzea du helburu, eta gainera gogorarazten du Europar Parlamentuak Estatu kideak premiatu dituela “pseudoterapia hauek amaitzeko legeak burutu ditzaten eta genero nortasunari eta sexu askatasunari errespetua sustatu dezaten ere”.
“Zuzenbide Estatu batean egon behar ez luketen praktika aberrante hauek deuseztatzeko gogor aritu behar gara, horregatik gobernua premiatu beharra dugu honen gainean neurri tinkoenak har ditzan”, ondorioztatzen du mozioak.
Koldo Martínez