Itzuli

Siemens Gamesarentzako abal ildoak “lanpostuak mantentzeko baldintzarik ezartzea aurreikusten duen” galdetuko dio Barkosek gobernuari

Exekutibo zentralak Konpainiaren enplegua mantentzea erraztuko duten beste neurririk ere baduen jakitea eskatu du foru senatariak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Gobernu zentralari zuzenduriko galdera sorta bat erregistratu du Siemens Gamesaren erreskaterako Exekutiboak lantzen ari duen abal ildoa zenbaterainokoa den ezagutzeko helburuarekin, bai eta abal horiek konpainiaren “lanpostuak mantentzeko baldintzarik ezartzea aurreikusten ote duten” ezagutzeko ere.

    Goi Ganberan erregistraturiko ekimenean Barkosek gogorarazi duenez, “2023 zerga-urtean 4.588 milioi euroko errekorreko galerak eduki ondoren, Siemens Gamesaren jatorrizko enpresak, Siemens Energy enpresak alegia, 400 milioi euroko egiturazko kostuak murrizteko plan bat iragarri du baina Estatu mailan konpainiak dituen 5.000 enplegurengan edukiko duen eragina zehaztu gabe, horietatik 1.800 Nafarroan daudelarik”.

    “Iragarpen honen aurretik -azpimarratu du- komunikabideen bitartez jakin genuen talde alemaniarrak edukitako datu ekonomiko kaxkarren ondoren Espainiako Gobernuak balizko banku-abal ildo bat lantzen ari zuela Siemens Gamesak atzerrian izenpetu zitzakeen kontratu berrientzako, horretarako enpresarekin zein interesa eduki zezaketen baketxeekin elkarrizketak edukiz”.

    Horregatik, abal hauen baldintzak ezagutu nahi ditu foru senatariak, bai eta Exekutiboak konpainiaren “lanpostuak mantentzea errazteko beste neurririk” aurreikusten ote duen ere.

    Bestalde, Barkosk gogorarazi duenez “talde alemaniarraren emaitza kaxkarrak, sektore eolikoak Europan bizitzen ari duen egoera konplikatutik eratorri dira, Txinako konpetentziak presio handia eragiten ari baitio negozioaren errentagarritasuna murriztuz”, horri gainera negozio marjinen gainbehera gaineratuz “pandemiak eta Ukrainako gerrak ekarri duten lehengaien inflazioaren eragina dela eta”.

    Egoera honen aurrean foru senatariak ziurtatu duenez, “premiazkoa da Europako merkataritza politiken berrikuspena egitea”, horregatik Pedro Sánchezen Exekutiboari galdetu dio ea “Europako interes industrialak babesteko helburuarekin, Europako Kontseiluari legedi eta araudi aldaketak egin ditzan eskatzea aurreikusten ote duen”, kontuan izanik gainera “uneotan Europako Kontseiluko presidentetzan dagoela”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko