Itzuli

Skolae diru publikoa jasotzen duten zentro guztietan derrigorrean bete beharrekoa dela dioen txosten juridikoa eskatu dio Geroa Baik Hezkuntza Departamentuari

    María Solana María Solana

    María Solana Arana Geroa Baiko foru parlamentariak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari zuzenduriko informazio eskaera bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, “Hezkuntza kontseilariaren arabera Skolae diru publikoa jasotzen duten zentro guztietan derrigorrean bete beharrekoa dela dioen” Idazkaritza Nagusi Teknikoaren txostena eskatuz.

    Geroa Baiko parlamentariaz azpimarratu duenez “Hezkuntza kontseilariak atzo Osoko Bilkuran galdera bati emandako erantzunean iragarri zuen txosten juridiko honen arabera Skolae programa diru publikoa jasotzen duten zentro guztietan derrigorrean bete beharrekoa dela eta irakasle guztien formakuntza ere derrigorrezkoa izango dela, horregatik txosten hori lehen eskutik ezagutu nahi dugu”.

    Solana Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak gogorarazi duenez “Nafarroan jada derrigorrezkoa da diru publikoa jasotzen duten hezkuntza zentro guztiek Berdintasunean hezkidetza egin dezaten, Berdintasunaren Foru Legeak, LGTBI Foru Legeak, Hezkuntzaren Lege Organikoak berak, Sexu eta Ugalketa Osasunaren Foru Dekretuak, bai eta foru agindu anitzek jasotzen duten moduan”.

    “Nafarroako hezkuntza sistema osoan hezkidetzarako egituratutako programa bat egotearen beharra defendatzen dugu, eta horretarako Skolae tresnarik hoberena dela uste dugu, beti ere segurtasun juridiko osoa bermatuz”, nabarmendu du parlamentariak.

    Horregatik, “atzo Gimeno kontseilariak aipatu zuen Idazkaritza Nagusi Teknikoaren txosten juridiko horrek zehazki zer dioen” jakin nahi du Solanak.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko