Itzuli

Sodenak Lorpen enpresari emandako laguntza balioetsi du Bortzirietako Geroa Baik, tokiko enpresa kooperatibo eta berritzaile bat Etxalarren mantentzea ahalbidetuko baita

Koalizioak langileen konpromisoa nabarmendu du, bai eta Sodenaren eta Mikel Irujoren departamentuaren laguntza, horri esker Etxalarren 28 langileren jarduera eta enplegua mantenduko baita

    Sodenak Lorpen enpresari eman dion 450.000 euroko laguntza finantzarioa balioetsi du Bortzirietako Geroa Baik. Koalizioak nabarmendu duenez “langileen inplikazioari esker eta Mikel Irujo kontseilariaren lankidetzari esker ere, Etxalarren tokiko enpresa bat mantentzea ahalbidetu da, Lorpen enpresa jasangarria, kooperatiba eta berritzailea delarik gainera”. Era berean ziurtatu du “operazio hau funtsezkoa izan dela  28 langileren jarduera eta enplegua mantentzeko”. 

    Koalizioak gogorarazi duenez, “enpresa hau Europa mailan erreferente bilakatu da kalitatezko ehun-gaien ekoizpenen jasangarrian, landa eremu batetik eginez gainera, bertan enplegua sortzen duen eredu bat eraikitzea lortuz, bertako herritarrak tokian finkatuz, ingurumena zainduz eta, punta-puntako tresna teknologikoekin, berrituz ere, berrikuntza eta tokian errotzea uztartu daitezkeela frogatuz”.

    Era berean, “Irujo kontseilariak eskualdeko enpleguarekin agertutako konpromisoa” balioetsi du ere Bortzirietako Geroa Baik, bai eta “28 langile-ohien konpromiso ikaragarria ere, haiei esker gauzatu baita aukera berri hau Etxalarreko planta estrategiko honen jarduerari jarraitasuna eman ahal izateko, funtsezkoa delarik hori eskualdean jarduera industriala mantentzeko”.  

    Atzo, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran, Mikel Irujo kontseilariak bere esker ona agertu zien “langile-ohi talde honi, haien konpromiso, ilusio eta tinkotasunagatik, haiek egin baitute posible aukera berri hau, planta honek aurrera egin ahal izateko”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko