Solana: Nafarroak bere eskumenekin bat eta irizpide propioarekin erabakiak hartzearen aldekoa izan da beti Geroa Bai
Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren María Solanak bileran onartutako bi adierazpen instituzionalak aipatu ditu, horietako lehenean odol emaileei aitorpena egin zaielarik, eta bigarrenean Parlamentuak Nafarroako Gurutze Gorriak, DYA Nafarroak eta boluntario guztiek Covid-19aren txertaketa prozesu osoan egindako lan bikaina eskertu eta aitortu da ere.
Bestalde, osasun konpetentzien defentsan Navarra Sumak aurkeztutako eta onartua izan ez den adierazpen bati erreparatu dio ere María Solanak. Eledunak ziurtatu duenez, “ez da sinesgarria Navarra Sumak autogobernua defendatzen duenik, hemendik lau egunetara Colón-eko argazkian egongo denean”. “Geroa Bain beti defendatu dugu Nafarroak bere eskumenekin bat eta bere irizpide propioarekin hartu behar dituela erabakiak ”, ziurtatu du Solanak.
Geroa Baiko bozeramaileak gainera, koalizioak datorren osteguneko Osoko bilkuran defendatuko duen ekimena aipatu du ere, bertan Bankia eta Caixabanken fusioaren eragin ezkorra gutxitzeko helburuarekin neurri zehatzak hartzeko Foru Gobernuak Gobernu zentralaren aurrean beharrezko kudeaketak burutu ditzan proposatuz.
Azkenik, kazetarien galderei erantzunez, Nafarroako Gobernuak amaitzear duen Merituen Baloraziorako Dekretua aipatu du Solanak. Bozeramaileak herritarren hizkuntza eskubideen aitorpenean aurrera egiteko beharra azpimarratu du, Nafarroako Kontseiluak eta Arartekoak dioten zentzu berean.