Itzuli

Sunbillan lan istripuan izandako langilearen heriotza deitoratu du Geroa Baik

    Asteazken honetan Sunbillako Añerdi auzoan egurra kargatzen kamioi pala batekin lanean ari zela gertatutako lan istripuan jazotako 52 urteko Doneztebeko langile baten heriotza deitoratu du Geroa Baik. Halaber, koalizioak bere elkartasuna eta babesa helarazi nahi die hildakoaren senitartekoei, lankideei bai eta lagunei ere.

    Zentzu honetan, Geroa Baik behin berriro ere berretsi duenez “funtsezkoa da lan prebentzioaren alorrean dauden agente guztien inplikazioa, denok elkarrekin arazo larri honi aurre egin ahal izateko”.

    Horregatik, koalizioak nabarmendu duenez “funtsezkoa da lan arriskuen prebentzioaren alorrean indarrean dagoen araudia zorrotz betetzea”, bai eta “kalitatezko enpleguaren garrantzia” azpimarratu ere, “ahal den heinean arazo honi aurre egiteko”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko