Itzuli

Sunsundegui eta Volvo-ren arteko akordioak Sakanaren etorkizun industriala bermatzen duela nabarmendu du Geroa Baik

    Gaur ezagutu den Sunsundegui eta Volvo-ren arteko akordioak Sakanaren etorkizun industriala bermatzen duela nabarmendu du Geroa Baik, ekoizpen maila egonkorra eta ehunka langileren kontratazio aurreikuspena ziurtatzen baita.

    Koalizioaren aburuz, Sodena-ren babes osoa duen akordio honekin Sunsundeguiren eta eskualdeko enpresa-laguntzaileen etorkizuna finkatzen da, hori Altsasurentzako zein Sakana osoarentzako aparteko berria delarik.

    Geroa Baik azpimarratu duenez, “Sunsundegui eta Volvo-ren arteko lankidetzari esker, Sodena-ren eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuaren laguntza eta bultzadarekin batera, enpresa honen etorkizuna eta eskualdeko enpresa laguntzaileena finkatzen da gaur, 11 urte zailtasunetan igaro ondoren”.

    Koalizioak gainera “oso modu positiboan” baloratu du “gaur egun dauden 250 lanpostuez gain, akordio honek beste 400 lanpostu gehiago sor ditzakeela, enpresa Nafarroan mantentzen duen akordioa izanik gainera”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko