Itzuli

Susperraldirako Europako funtsean baterako gobernantza eta aportazioaren doikuntza premiazkotzat jo ditu Barkosek

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko eledunak bere babesa agertu dio dekretuari, “legegintzaldi honetan egiten ari dugunarekin koherentzia gordez”, baina eztabaida honek politika publikoaren beste esparruetan lan egiteko premiari buruzko beste hausnarketa bat egitera behartzen gaituela ziurtatu du ere. Hiru alor planteatu ditu. Lehenik, Europako funtsen kudeaketa Espainiako Gobernuarekin baterako gobernantza bidez kudeatzearen garrantzia aipatu du. Bigarrenik, Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpenaren eguneratzeari heltzeko beharra defendatu du. Eta hirugarrenik, “osasun krisialdiaren kudeaketa hobea” jardutearen alde egin du, eta ohartarazi duenez “txertaketa prozesuan ezin da ziurgabetasunik egon, susperraldi ekonomikoari zuzenean loturik baitago”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko