Tafalla 2025 urterako udal aurrekontuak edukitzea ahalbidetuko duen akordioa balioetsi du Geroa Baik
Datorren urterako aurrekontuak babestuko ditu koalizioak, Tafallaren etorkizunerako onak direla baiteritzo, trantsizio energetikoarekin konpromiso tinkoa agertuz ere
Tafallako Geroa Baik modu positiboan baloratu du Tafallan bost alderdien artean lortu den akordioa, izan ere, Geroa Bai, EH Bildu, PSN, Iniciativa porTafalla eta Contigo Tafalla taldeen artean eman den akordioari esker Zidakoseko hiriak “datorren urterako aurrekontu onak izango ditu”.
Oskar Oca Tafallako Geroa Baiko zinegotziak nabarmendu duenez, “aurrekontu disruptiboak dira eta gure hiriaren etorkizunarekin konpromisoa erakusten dute”. Zinegotziaren arabera, “lortutako akordioari esker, Tafallak egonkortasuna eta inbertsioak edukiko ditu beste urte batez”.
Zentzu honetan, Ocak modu berezian azpimarratu nahi izan du “aparkaleku fotovoltaiko bat egiteko aurreikusi den inbertsioa, horri esker menpekotasun energetiko txikiagoa edukitzea ahalbidetuko baita, aldi berean hiriarentzako aurrezpen ekonomikoa ekarriz”. Zinegotziak gogorarazi duen moduan, “Geroa Bairen hauteskunde-konpromisoa da hau, eta horren alde egon gara lanean azken urteotan, Tafallarentzako formula bideragarriak eta ekonomikoki jasangarriak bilatuz”.