Tafallako Geroa Baik begi onez jaso du aparkaleku fotovoltaikoa gauzatzeko bidean egotea
Bere hauteskunde programaren helburuetako bat beteko dela nabarmendu du koalizioak eta Tafallarentzako aurrezpen ekonomiko eta energetiko garrantzitsua lortuko dela azpimarratu du ere
Nafarroako Gobernuko Industria eta Eraldaketa Ekologiko eta Digitalerako departamentuaren eskutik jasotako dirulaguntza bati esker Tafallako polikiroldegiaren eta futbol zelaiaren artean dagoen aparkalekuan markesina fotovoltaiko bat jartzeko aukera egongo dela begi onez jaso du Tafallako Geroa Baik.
Mikel Irujok zuzentzen duen departamentuaren aldetik 567.000 euroko laguntza jaso duen ekintza garrantzitsu honek aparkalekuan estalkiak jartzea ahalbidetuko du, horien gainean eguzki plakak jarriko direlarik eraikin publikoetarako elektrizitatea sortuz eta ondorioz, udalerriari aurrezpen ekonomiko eta energetiko garrantzitsua ekarriz.
Zehazki, Tafallako eguzki instalazio fotovoltaiko honek eguzkiaren energia argindarrean bihurtuko du eta ondoren sarera txertatuko da, horrela argindar hornidura eta argiztapen publikoetan energia berriztagarri hau erabiliz, bai eta polikiroldegia bezalako udal eraikinetan ere.
Tafallako Geroa Baik azpimarratu duenez, ekimen honekin instalazio publikoetan energia berriak gutxinaka ezartzeko bere hauteskunde-konpromisoari betekizuna ematen zaio, helburu hori lortzeko Tafallarentzako bideragarriak eta ekonomikoki jasangarriak diren formulak denbora luzez bilatzen egon ondoren.