Itzuli

Tafallako Geroa Baik bere kezka agertu du azken udalbatzan euskararekin egin zen erabilera politikoa dela eta

Koalizioaren aburuz beharrezkoa da lehenbailehen Euskararen Plan Estrategikoari heltzea

Tafallako Geroa Baik bere kezka agertu nahi du, aurrekontu berrien onarpena eztabaidatzeko egin zen azken Udalbatzan euskararekin berriro ere egin den erabilera politikoa dela eta.

Koalizioak azaldu duenez “datorren urterako Euskarentzako partida 10.000 eurotan handitzea eztabaidatu eta kritikatu zen talde batzuen aldetik”. Tafallako Geroa Bai partida honen aldekoa da, “beharrezkoa baita Euskaren Plan Estrategiko bat lantzeko, uneotan Tafallak ez baitu halakorik”. Geroa Bairen arabera “plan honek gure hiriaren lehentasunak eta burutu beharreko ekintzak markatzen lagunduko du, eta hori beharrezkoa da Nafarroarena propioa den hizkuntza honi bultzada emateko, bertako guztiontzako benetako aberastasun kulturala baita”.

“Gainera, eta bozeramaile batzuek diotenaren aurka, proiektu honek Tafallarentzako ekarriko duen kostu osoa ez da 10.000 eurokoa izango, Euskarabideak aurrekontu horren zati handi bat diruz lagundu ohi baitu”, azaldu du koalizioak. Tafallako Geroa Baik ziurtatu duenez “Plan Estrategikoa ahalik eta lehen lantzeko eta ezartzeko beharra behin eta berriro azpimarratuko du, bai eta Euskarabideari garaiz eta modu egokian dirulaguntza eskatzearen beharra ere”.

Bestalde, Tafallako Geroa Baik gogorarazi duenez “Tafallako Udaleko Euskara alorretik, udal langileek gure hizkuntza ikasteko partida bat egokitzen da ere, zenbait talde politikok dirudienez ez dakitena”. “Laguntza ekonomiko hauek edozein Euskara maila lortzeko erabili daitezke, C1 maila barne”, azaldu du.

 “Tafallako Udalak eskaintzen duen ikasketa bidea mantentzearen alde” egiten du Tafallako Geroa Bai, bai eta “Euskaren Plan Estrategikoa ahalik eta epe motzenean burutzearen alde ere, erabateko gardentasunarekin, eta hori behin amaitu ondoren Euskarabideari dirulaguntza eskatzea” proposatu du. “Orduan jakingo dugu 2024an Euskara Alorrak benetan exekutaturikoa zenbat hazi den islatuko duen zifra zehatza”, ziurtatu du koalizioak.

Azkenik, Ze Barri! Aldizkaria berriro ere Tafallara ekartzeko aukera aztertzea eskatu dio Tafallako Geroa Baik Euskara zinegotziari. “Aleak doakoak dira praktikan, Udalak erosten dituen aldizkariak aurretiaz ordaintzen dituen arren, ondoren horien kostua Euskarabideak ordaintzen baitu”, azaldu du koalizioak amaitzeko.

Izena eman gure buletina jasotzeko