Itzuli

Tafallako Geroa Baik dio 2024ko aurrekontuak hiriaren beharrizanak konpontzeko politika aurrerakoiak ezartzeko balio beharko dutela

Koalizioak 2024 urterako aurrekontuak babestu zituen eta Tokiko Ogasunen Legearen aldaketak udal tasak mantentzea ahalbidetu duela nabarmendu du

    Urtarrilaren 25eko azken udalbatzan, Tafallako Udalean aurkeztutako 2024 urterako aurrekontuen alde egin zuen Geroa Baik. Koalizioak nabarmendu duenez, “2022ko martxoan egin zen Tokiko Ogasunen Legearen aldaketak udalei egiten zaien banaketa ekonomikoaren aldaketa ekarri du”. “Banaketa horren aldaketaren ondoren Tafallak jasotzen duen dirua aurretik jasotzen zuena baino gehiago da, horregatik mantendu ahal izan ditugu udal tasak, 2024 urterako dugun udal gastuan gorakada orokorra egon arren”, ziurtatu du.

    Tafallako Geroa Bairen arabera, “zenbait alorretan egon den diru kopuruaren gorakadak politika aurrerakoi eta ezkertiarrak ezartzeko balio beharko du, horiek ezin direlarik sigla edo une zehatz batzuetara loturiko esloganak izan, baizik eta aurrekontuen exekuzioan eta aurrekontuaren banaketan frogatzen den zerbait”.

    “Gutxi egingo dugu baliabide gehiago badugu, baina pasa den mendearen amaierako izpiritu kudeatzaile bera mantentzen badugu”, azpimarratu du koalizioak. “Tafallaren beharrizanak konpontzeko unea da, horietako gehienak jada ezagutzen ditugu gainera, eta auzoekin egin dugun lehen bileran hala frogatu da”, azaldu du Tafallako Geroa Baik.

    Halaber, koalizioak defendatu duenez, “autokritika, arazoak konpontzeko gaitasuna, eta hauteskunde programen garapena izan beharko dute hurrengo hamabi hilabeteetarako ibide-orria, aldi berean, Tafallak duela urte askotatik hona dituen beharrizanei egokitutako aurrekontu berri batzuen lanketari aurre eginez”, amaitu du adieraziz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko