Itzuli

Terrorismo delituen presoen dispertsioari zergatik ez dion amaierarik jartzen galdetu dio Koldo Martínezek Gobernuari

Senatari autonomikoaren iritziz “zentzugabekeria demokratikoa da eta gaur egun ez du ez zentzurik ez justifikaziorik”

Koldo Martínez Koldo Martínez
Koldo Martínez, senador, dispersión, senado

Koldo Martínez Nafarroako Senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak idatzizko galdera bat erregistratu du Senatuan, Espainiako Gobernuari galdetuz “zergatik ez duen presoak haien familietatik ehunka kilometrotara mantentzearen bidegabekeriari amaiera jartzea erabakitzen, eta horrelako bidegabekeriari amaiera jartzea erabaki badu, zein den terrorismo delituen presoen dispertsioari amaiera jartzeko egutegia, eta horren pauso eta baldintzak”.

“ETA behingoz desagertuta”, senatariak galdegin du “zein zentzu ote duen terrorismo delituen presoak haien jaioterri edo bizilekutik urrun dauden espetxeetan egoten jarraitzea”.

Martínezen iritziz distantzia horretara mantentzeak espetxe politikaren helburua aldatzen du, “presoen birgizarteratzea baita helburu hori”, eta politika antiterroristaren tresna bihurtzen du -”ETAren aldeko edo hurbileko sarearengan presioa mantentzea”-, eta senatari nafarraren arabera, “orduan zentzugabekeria demokratikoa izan zen eta gaur egun ez du ez zentzurik ez eta justifikaziorik ere”.

Martínezen aburuz, “biktima guztientzako egia, justizia eta erreparazioa bizikidetzarako baldintza sine qua non da, bai eta izugarrikeria horiek eta giza eskubideen urraketa horiek inoiz berriro ez errepikatzeko bermerako ere, indarkeria bidegabe eta ez-legitimo ekintza guztiak gaitzetsiz -adierazi du-, zigor neurrigabeak eta, hortaz, bidegabeak ere gaitzetsi behar baititugu”.

Izena eman gure buletina jasotzeko