Itzuli

Tokiko Administraritzaren esparruan programa akordioa bere osotasunean betetzera premiatu du Geroa Baik PSN

Nafarroako Parlamentuko bozketa baten ondoren sozialistek agertutako jarrera aldaketa jorratzeko Programa Akordioaren sinatzaileen bilera eskatuko duela iragarri du koalizioak

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Tokiko Administraritzaren esparruan Programa Akordioa bere osatusean betetzera premiatu du Geroa Baik PSN, Nafarroako Parlamentuko bozketa batean sozialistek hitzartutakoaren aurkako jarrera agertu ondoren. Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentariak bere kezka eta harridura agertu ditu  Nafarroako Tokiko Administraritzaren Erreformarako 4/2019 Foru Legea Programa Akordioan ezarritako epean garatzeko PSNren aurkako jarreraren aurrean.

    Horrela, Programa Akordioaren sinatzaileen bilera bat deitzea eskatuko duela iragarri du Azconak, “puntu hau jorratzeko helburuarekin eta tokiko esparruan egiteko dauden beste gai batzuk argitzeko ere”. “Geroa Bairentzako programa akordioa bere sinatzaileen jardun politikoa eusten duen oinarrizko markoa da eta Gobernuaren jardunerako ibilbide orria ezartzen du ere”, azpimarratu du Azconak, aldi berean ziurtatuz “Geroa Bairentzako lege honen garapenak garrantzia berezia duela, azken 30 urteetan zehar tokiko esparruan eskatzen ziren beharrezko lege erreformei erantzuna ematen baitie”.

    Koalizioko parlamentariak gogorarazi duenez, “pasa den legegintzaldian onartutako legeak indarrean dirau, horregatik, programa akordioa ez betetzeak eta lege hori ezarritako epean ez garatzeak, programa akordioarekin zein arauarekin ez betetzea ekarriko luke”. “PSNk hitzartutakoa betetzen ez badu, egoera larri baten aurrean egongo gara, Navarra Sumaren postulatuak onartzea ekarriko bailuke, lege hau indargabetzea alegia, horrela tokiko esparruan 30 urteko atzeratzea ekarriz eta Gobernua sostengatzen dugun alderdien arteko desadostasun politiko larria eraginez”, ziurtatu du Azconak.

    Geroa Baiko parlamentariaren arabera, “agerikoa da alor honetan aurrera egiteko negoziatzen, adosten eta legeak egiten jarraitu beharra dagoela, parlamentuan zein tokiko erakundeetan gehiengo zabalak lortzeko, erreforma honen zatietako batekin egitea lortu dugun moduan, tokiko finantzaketarekin alegia, eta helburu honekin akordioaren sinatzaileen arteko bilera bat deitzea proposatuko dugu”.

    Azkenik, Azconak gogorarazi duenez, “Pasa den legegintzaldian Geroa Bai buru izandako Gobernuak proposaturiko lege honen garapenaren araberakoak izango dira gai garrantzitsu ugari, hala nola udalez gaindiko egitura, udal eskumenak bermez garatzea, idazkaritza eta interbentzio lanpostuen egoeraren desblokeoa edo tokiko administraritzaren modernizazioa eta digitalizazioa”. “Tokiko erakundeek ematen dituzten zerbitzuengan eragina duten oinarrizko gaiez buruz ari gara, Nafarroako herritar guztien eskubideei buruz, parekidetasunari eta lurralde orekari buruz”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko parlamentariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko