Tokiko finantzaketa berria arautzen duten legeek pasa den legegintzaldian lortutakoaren bideari jarraitzen diotela balioetsi du Geroa Baik
Pablo Azcona parlamentariak nabarmendu duenez, Nafarroako Gobernuak onartutako arauek koalizioaren aldarrikapenak jasotzen dituzte
Gaur Nafarroako Gobernuak adostu eta onartu dituen tokiko finantzaketa berria arautzen duten legeek pasa den legegintzaldian lortutakoaren bideari jarraitzen diotela balioetsi du Geroa Baik. Pablo Azcona parlamentariak gainera azpimarratu duenez, onartutako hiru arauek koalizioak negoziaketen baitan proposatu dituen aldarrikapenak jasotzen ditu.
“Geroa Bain pozik gaude, tokiko finantzaketa berria pasa den legegintzaldian onartu zen Tokiko Administraritzaren erreforman jasotzen ziren hainbat parametrotan hedatu baita, erreforma hura 30 urteren ondoren toki erakundeentzako zedarri izan zelarik eta, horrekin, Nafarroako herritar guztien eskubideentzako ere”, ziurtatu du Azconak.
Koalizioko parlamentariak azaldu duenez, “Tokiko Ogasunen funtsari dagokionez, %7 egiten du gora, Nafarroako Aurrekontu Orokorrek bezain beste, eta bere urteroko eguneratzea KPI+2an bermatzen da”. “Gai honek berebiziko garrantzia zuen Geroa Bairentzat eta negoziaketak hasi bezain laster mahaigaineratu genuen aldarrikapenetako bat izan zen”, ziurtatu du.
Zentzu honetan, Azconak modu positiboan baloratu du ere “Nafarroako hogeita hamar udalek burututako trakzio lanari egindako aitortza, horrek deszentralizazioaren, munizipalismoaren eta lurralde orekaren aldeko gure apustuaren garrantzia frogatuz”.
Tokiko Inbertsioen Planari dagokionez parlamentariak ziurtatu duenez, “hori orain onartzea premiazkoa zen, plan honek oinarrizko zerbitzu eta azpiegitura, hornidura sare, saneamendu, egokitasun edo eraikin publikoen eraginkortasun energetikoaren beharrei erantzuna ematen baitie”. “Geroa Baik proposaturik gainera, urtero 30 milioi bideratuko dira gutxienez TIPera, duela hilabete askotatik aldarrikatu izan duguna alegia”, nabarmendu du.
“Hainbatetan errepikatu izan dugun beste gai bat eta modu positiboan balioesten duguna zera da, TIPeko Zehaztapen Libreko zatiak behar adina finantzaketa edukitzea, tokiko erakundeek izaera sozialagoa duten alorretako beharrei aurre egiteko balio baitu, hots adineko pertsonei arreta emateko udal zentroak, edo alor sozio-sanitario edo kirol alorreko beharrak”, azpimarratu du.
Azkenik, Geroa Baiko parlamentariak nabarmendu duenez, “gainontzeko taldeekin lanean ari gara, parlamentuko tramitazioak elkarlanean eta koordinaturik lege hauetan egin daitezkeen beste hobekuntza batzuk sartzeko helburuarekin, hala nola jada adostua dugun Inbertsio Planaren zenbatekoa 30 milioitan handitzea urteko KPIan”