Itzuli

Trafiko eskumenaren transferentzian dagoen atzerapenaren arrazoiengatik galdetu dio Koldo Martínezek Gobernu zentralari

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Gobernuari zuzenduriko galdera bat erregistratu du Senatuan, trafiko eskumenaren transferentzia Nafarroara iristea atzeratzen ari duten arrazoi zehatzak ezagutzeko helburuarekin.

    Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak 2018ko urrian, duela hiru urte alegia, Nafarroari trafiko eskumenaren transferentzia egiteko konpromisoa hartu zuela gogorarazi ondoren, Koldo Martínezek Gobernu zentralari eskatu dio zehaztu ditzan zeintzuk diren zehatz-mehatz atzerapen honen aspektu “tekniko, juridiko, ekonomiko eta administrazio tramitezkoak”, hauek baitira Isabel Rodríguez Lurralde Politikako ministroak berriki esandako hitzen arabera, mahai negoziatzailean argitzeke daudenak.

    Nafarroako Senatari autonomikoaren galderaren arabera, “borondate politikoa sinesgarria izateko ekintzetan adierazi behar denez, Gobernuak transferentzia honen trabak konpontzeko eperik jarri al du? Euskal Autonomia Erkidegoak eta Kataluniak bezalako beste erkidegoek duela hamarkada ugari lortu baitzuten transferentzia hau eta, hortaz, hori nola exekutatzeko adibide argia dira, horregatik agerikoa da ez dela sormen gaitasun berezirik behar transferentzia hau gauzatzeko”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko