Itzuli

Trafiko eskumenaren transferentzian Nafarroa kaltetzeko PP-k Sentatuan duen gehiengo osoa erabiltzen ari duela salatu du Barkosek

Foru Komunitateak eskumen hau bere gain hartzeko epea atzeratzeko PP-k Foruaren Hobekuntzaren erreformaren parlamentuko tramitea luzatzen ari duela salatu du

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak salatu duenez, Alderdi Popularrak “Senatuan duen bere gehiengo osoa erabiltzen ari du Trafiko eskumenaren transferentzian Nafarroa kaltetzeko”.

    Modu honetan, Barkosek Núñez Feijóoren formakuntzari aurpegiratu dio “prozesu hau luzatu” nahi duela, “Trafiko eskuduntza Nafarroari eskualdatzeko LORAFNAren aldaketarako Lege Organiko Proiektuari zuzenketa eta beto proposamenak jartzeko epea luzatzea eskatu baitio PPk Goi Ganberako Mahaiari”.

    Zentzu honetan, Geroa Baiko senatariak gogorarazi duenez LORAFNAren aldaketa hau “Nafarroako Parlamentuko gehiengoak babesten du, PP eta VOXen jarrera aurkakoa izan arren”, eta egoera hau “badirudi Alderdi Popularrak ez duena onartu nahi, Senatuan ikusten ari dugun maniobra ikusita”. “Demokratikoki irabazten ez duenean, Alderdi Popularrak bere betoak ume moduan eta besteak zapalduz inposatu nahi ditu”, gaitzetsi du.

    Azkenik, “Nafarroak eskuduntza alorrean aurrerapausoak egitea PPk oztopatu nahi izatea onartezina” dela esan du Barkosek, “gure Autogobernuaren sendotzea eragozten baitute”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko