Itzuli

Trafiko eskumenari buruz Auzitegi Gorenaren ebazpena autogobernuaren aurkako eraso larria dela eta gure forutasunaren muina erasotzen duela dio Geroa Baik

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatari eta Nafarroako Gobernuko lehendakari ohiak “irmotasun osoz” defendatu du Trafiko eskumena Foru Komunitateari eskualdatzea ezeztatzen duen Auzitegi Gorenaren ebazpena “autogobernuaren aurkako eraso larria” dela. “Sekulako larritasuna du honek autogobernua nafar gizartearen etorkizuneko tresna moduan ulertzen dugunontzat”.

    Barkosek eskainitako prentsaurrekoan gogorarazi duenez, igande honetan “Gamazadaren 130 urteurrena ospatu genuen Castejonen, Gamazo ministroak eskubide historikoak murrizteko egindako saiakeraren aurrean Nafarroak emandako erantzunaren ospakizuna alegia, eta gaur Gamazoren izpiritua gogora datorkigu berriro ere eskubide historikoen muina erasotuz”.

    Senatariak azpimarratu duenez, Auzitegi Gorenaren ebazpenak “gure eskubide historikoen izaera historikoa ukatzen du eta gure forutasunaren muina bera erasotzen du”. “Legeen irakurketa murriztailetik egindako ezkutupeko birzentralizazioaren beste kasu berri bat da”, azpimarratu du. Horregatik, Geroa Baik Nafarroako Gobernua eta Gobernu zentrala premiatu ditu Auzitegi Gorenaren ebazpenari buelta emateko beharrezko prozedimenduari ekin diezaioten.

    Barkosek Félix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekin Harremanetarako ministroaren agerraldia eskatu du Senatuan. Gainera, senatariak Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatu ditu esparru judizialean eta “ahal bada” Auzitegi Gorenaren ebazpenari buelta eman diezaion, izan ere “formari begira, sakonean dagoen errealitatea ukatzen ari du, eskubide historikoen errealitatea alegia”. “Ebazpenak eskumenaren eskualdatzea beste modu batean tramitatzea eskatzen duenean, eskubide historikoen beraien muina ukatzen ari du”, nabarmendu du.

    Senatariak ziurtatu duenez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko lege organikoaren “idazketa zalantzan jartzeak ahazten du Nafarroak badituela Trafiko eskumenak Franco diktadoreak horiek kentzea erabaki zuen arte”.

    Horrela, Uxue Barkosek nabarmendu duenez “ez dugu inondik inora Auzitegi Gorenaren interpretazioa elkar banatzen, errege dekretuaren erabilpena zalantzan jartzen duen ebazpena alegia, izan ere transferentzia hau egiteko bide horrek ez luke arazorik eduki behar eskubide historikoen errealitatea zalantzan jartzen ez bada gutxienez”.

    Senatariak azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuko eta Parlamentuko zerbitzu juridikoek “errege dekretuaren bidea babestu zuten” eta era berean nabarmendu du ebazpenak “modu ulertezinean ahazten duela hori”. “Geroa Baitik esparru politikoan hori borrokatuko dugu, eta bestela esparru politikora joko dugu ere”, adierazi du.

    Gainera, “parlamentu talde guztiek gure foruaren defentsaren aldeko posizionamendua agertzea” espero duela adierazi du Uxue Barkosek.

    Bere aldetik, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak azaldu duenez “Nafarroako Parlamentua izan zen 2020an transferentzia burutzeko jarraitu beharreko prozedimendua zein izan beharko lukeen jakitea eskatu zuena eta Parlamentuko zerbitzu juridikoek ebatzi zuten bide hori Errege Dekretuarena zela”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko