Itzuli

Trafiko zuzendari nagusiaren agerraldia eskatu du Barkosek Nafarroan gidabaimenerako azerteketen kolapsoa dela eta

Gobernu zentralaren, Foru Gobernuaren eta autoeskolen sektorearen artean itxarote zerrenden bilakaeraren jarraipen etengabea eta koordinatua ezartzeko Nafarroako Parlamentuaren agindua betetzea eskatu du

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Pere Navarro Trafiko zuzendari nagusiaren agerraldi eskaera erregistratu du Senatuko Barne Batzordean, “Nafarroan gidabaimena lortzeko azterketa egiteko itxarote epeak murrizteko hartu diren neurrien berri eman dezan, bai eta egiturazko arazo eta kolapso sistemikoa den honekin amaitzeko organismo honek zein konpromiso hartuko dituen azaltzeko”.

    Modu honetan, Barkosek salatu duenez “egungo egoera egiturazko arazoa eta kolapso sistemikoa da, hilabeteetan zehar luzatzen diren itxarote epeekin eta herritarrak modu zuzenean kaltetuz, bereziki gazteak, langileak eta autoeskolen sektore osoa”.

    Halaber, Barkosek gogorarazi du Nafarroako Parlamentuak pasa den astean Geroa Bairen zuzenketa bat onartu zuela Nafarroako Gobernua premiatuz “itxarote zerrenden bilakaeraren etengabeko jarraipena egiteko batzorde bat sor zezan, Nafarroako Autoeskolen Probintzia Elkartearekin eta Estatuko Gobernuarekin batera koordinazioan, hartutako neurrien eragina ebaluatzeko helburuarekin eta, bere kasuan, ekintza berriak proposatzeko, Nafarroako herritarren beharrei erantzun egokia ematea ahalbidetzeko helburuarekin”.

    Honi dagokionez, Geroa Bairen senatariaren aburuz “funtsezkoa da Gobernu zentralaren inplikazioa funtsezkoa da egoera honen jarraipen eraginkorra bermatzeko eta enpleguaren lortzean zein nafar herritarren mugikortasunean eragin zuzena duen arazo honi erantzun azkarra eta eraginkorra emateko”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko