Itzuli

Trafikoaren eskumena behin betiko berreskuratzeko Foruaren Hobekuntzaren erreforma kongresuan onartu izana ospatu du geroa baik

Aurkako botoa eman duen PPren noraez kezkagarria gaitzetsi du koalizioak, interes alderdikoi hutsak medio prozesu hau oztopatzen saiatzen ari baita

    Geroa Baik bere poza agertu du Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren erreforma Diputatuen Kongresuan onartu ondoren, honakoa “garrantzia handiko pausoa baita Trafiko eta Bide Segurtasunaren eskumena behin betiko Foru Komunitatearentzat berreskuratzeko, 2018an Barkos Lehendakariak Sánchez Presidentearekin adostu zuen moduan”.

    Geroa Bairen iritziz “gaur Kongresuan eman den tramiteak berebiziko garrantzia du trafikoaren eskumena berreskuratu ahal izateko eta eskubide historiko bat aitortzeko”, koalizioak gogorarazi duenez “Nafarroak hirurogeiko hamarkadara arte jardun zuen eskumen hau Franco diktadoreak ebatsi zion arte, eskubide historiko guztien gainetik pasaz kontraforuaren adibide garbia erakutsiz”. Horregatik guztiagatik, Geroa Bairen ustez “garrantzia osokoa da prozesu hau lehenbailehen amaitzea eta Nafarroarentzako Foruzaingo integral bat lortzea”.

    Bestalde, Geroa Baik “oso kezkagarria” deritzo PPk LORAFNAren erreformari aurkako botoa eman izana. Koalizioaren arabera, “oso larria da Estatuan oposizioko lehen alderdiak duen noraeza, izan ere gobernu bokazioa duen alderdi batek Nafarroaren eskubide historikoen aurka egiten duen lehen aldia da honakoa eta interes alderdikoi hutsengatik ari du prozesu hau oztopatzen”. Koalizioak ohartarazi duenez, popularren defendatzen duten jarrerak “benetako birzentralizazio arriskua” ekar dezake.

    Gaurko bozketaren ondoren, Geroa Baik espero du Gorte Orokorretan hasitako tramitea erreforma honen behin betiko onarpenarekin amaitzea eta modu honetan Foru Parlamentuan adierazitako nafarron borondate maioritarioa errespetatu dadin ere.

    Azkenik, “autogobernuan sakontzen jarraitzearen beharra” berretsi du Geroa Baik, bai eta “Amejoramenduan jasotako eta burutu gabeko transferentziak gauzatzen jarraitzeko beharra ere, programa akordioan jasotzen den moduan”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko