Itzuli

Trafikoaren eskumenaren transferentziarako lortutako akordioari bere oniritzia agertu dio Geroa Baik

Barkosek pasa den legegintzaldian Lehendakari moduan hasitako prozedimendu bati amaiera ematen zaio honekin

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak, arratsalde honetan egin den Transferentzien Batzarraren ondoren bere “oniritzia” agertu du “Trafikoaren eskumena Foruzaingoak bereganatzeko lortu den akordioaren aurrean, Nafarroak inoiz galdu behar izan ez lukeen eskumena baita”. “Pasa den legegintzaldiko Gobernuak hasi zuen gaur amaitu den prozedimendua eta horren aurrean gure oniritzia baino ezin dezakegu agertu”, azpimarratu du. Parlamentu talde guztiak ahobatez agertu dira akordioaren alde.

    “Izatekotan, epeak hain luzeak ez izatea nahiago genuke, izan ere legegintzaldi amaierara ozta ozta iritsi gara eta hobe izango litzateke Transferentzien Batzarrak horrenbesteko premiaz lan egin behar ez izana”, kritikatu du Barkosek. “Hala eta guztiz ere, gaur arratsaldean akordioaren baldintzei buruz esan diguteneraino, ados gaude”, adierazi du.

    Edozein kasutan, behin transferentzia hau bete ondoren, Nafarroak gaur ez du alor honetan betetzeko beste eskakizunik”; ohartarazi du koalizioko bozeramaileak. “Legegintzaldi honetan sinatutako transferentziak aurreko legegintzaldiko Gobernuak tramitaturikoak dira edo Geroa Bai-EAJk Kongresuan kudeaturikoak”. Horregatik guztiagatik, Barkosek ziurtatu duenez, “Geroa Baik erakundeetan transferentzien tramitazioari ematen jakin dion bultzada berreskuratu behar du Nafarroak, horrela beste transferentzien gauzatzea ospatu ahal izateko, esaterako I+G+b edo Bekak”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko