Itzuli

Trafikoaren transferentzia geldiarazteko Ciudadanosen ekimena Nafarroaren autogobernuaren aurkako erasotzat du Geroa Baik

Navarra Sumaren baitan dagoen formakuntza laranjaren eraso berria gaitzetsi du koalizioak, eta UPN bere kidearen isiltasun konplizea salatu du

    Ciudadanosek Nafarroaren autogobernua berriro ere erasotzen duela salatu du Geroa Baik, oraingoan Goi Ganberan erregistraturiko mozio baten bitartez, bertan Nafarroari Trafiko konpetentzien transferentziarako tramiteak geldiaraztea eskatuz Gobernu zentralari. Halaber, koalizioak onartezina deritzo UPNk, Ciudadanosen kideak alegia, bere isiltasun konplizearekin ekimen honi bere babesa ematea.

    Geroa Baik azpimarratu duenez, formakuntza laranjaren aldetik foru erregimenari eta Hitzarmen Ekonomikoari egindako etengabeko erasoen ondoren, Nafarroaren aldarrikapen historiko bat geldiarazteko eskakizuna gaineratzen zaio orain, Trafikoaren transferentzia Foruaren Hobeagotzean jasotako eskumena baita, eta Nafarroaren autogobernua zalantzan jartzen ari dute. 

    UPNk, Ciudadanosen kideak alegia, Nafarroari bizkarra ematen ari dio berriro ere Ciudadanosek forutasunaren aurka duen jarrera babestuz, eta Nafarroan diskurtso eta politika birzentralizatzaile eta forutasunaren aurkakoenak zuritzeko ardura duen Troiako Zaldia izan dela agerian geratzen da berriro ere.

    Nafarroari Trafiko eta Bide Segurtasunaren transferentzia behin betiko egitearen garrantzia berretsi du Geroa Baik, Barkosek Sánchez presidentearekin 2018an adostu zuen moduan. Halaber, anbizio handiko gizarte politikak garatzea eta gure Ongizate Estatua bermatzea ahalbidetzen duen tresna moduan aldarrikatu du autogobernua koalizioak. Horregatik, transferentzien alorrean, beste behin ere, Foruaren Hobekuntza bere osotasunean bete dadila eskatu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko