Itzuli

Trafikoaren transferentziarekin Nafarroaren borondatea errespetatzea eskatuko dio Geroa Baik Senatuari

Koalizioaren iritziz LORAFNAren aldaketari betoa aurkezteko PPren erabakia, Nafarroari trafikoaren eskumenaren transferentziaren epeak atzeratzeko aitzakia bat da

    Geroa Bairen iritziz, Nafarroari trafiko, motore-ibilgailu eta bide segurtasun eskumenaren transferentzia egiteko Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoaren aldaketari betoa aurkezteko Alderdi Popularraren iragarpena, transferentzia atzeratzeko taktika bat baino ez da. Koalizioak mozio bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan eztabaidatzeko, horren bitartez Senatua premiatuz Nafarroako Ganberaren gehiengoaren borondatea errespetatu dezan.

    Proposamenaren baitan orain arte bete diren tramiteak gogorarazten ditu Geroa Baik, pasa den maiatzaren 23an Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin eta PPN eta Vox taldeen aurkako botoekin, trafikoaren eskumenaren transferentzia Nafarroari egiteko LORAFNAren aldaketa onartu zuenetik.


    Mozioan Senatua eta bertan dauden parlamentu-taldeak premiatzen dira ere “LORAFNArenaldaketaren aldeko jarrera hartu zuten Foru Parlamentuaren gehiengoaren borondatea” errespetatu dezaten. Era berean, Gorte Nagusietako parlamentu taldeei eskatzen zaie “lege aldaketa horren bozketa, epeak gehiago luzatu gabe egin dezaten”, horrela trafiko eskumenaren transferentzia “ahal den lasterren” bete dadin. 

    Geroa Bairen iritziz, Alderdi Popularrak Senatuan duen gehiengo osoa erabili nahi du “prozedimendu hau alferrik luzatzeko, Nafarroaren Autogobernua kaltetuz”, izan ere, modu honetan, LORAFNArenaldaketak berriro ere Diputatuen Kongresura joan beharko du, Behe Ganberak jada pasa den irailean onartu zuen proiektua berriro ere bozkatzeko. 

    Koalizioaren aburuz, LORAFNAren aldaketari betoa aurkeztuko diola iragarriz, Alderdi Popularrak “Nafarroari eskumen honen transferentzia atzeratzeko taktikara jo du, Nafarroako Parlamentuaren posizionamendu eta aginduari entzungor eginez, bertako 50 parlamentaritik 45transferentziaren aldeko botoa eman baitzuten”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko