Transferentzia berrietan aurrera egiteko bere konpromisoa iragarri du Uxue Barkosek Geroa Bai hurrengo gobernuaren buru badago
Geroa Baik pasa den legegintzaldiak hasitako eskumenaren transferentzia ez beste bultzatu ez izana deitoratu du Nafarroako Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagaiak
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagaiak, transferentziei dagokienez Madrilgo gobernuen inmobilismoa salatu du eta eskumen berrietan aurrera egiteko bere konpromisoa eta anbizioa agertu ditu”. Horrela adierazi du Barkosek, Amaia Jaurrieta Tafallako alkatetzarako koalizioaren hautagai moduan aurkezteko egin den ekitaldian.
“Politikagintzan monolitismoa ez zaigu atsegin politikan”, azaldu du Barkosek. “Formakuntza politikoak, bere proposamenak, bere ekintzak gizartearen beharrizanei egokitu behar dira, aurre egin behar dizkiegun erronka berriei. Eta batzuetan, besteen inmobilismora egokitu eta hari aurre egin ere”, nabarmendu du.
“Eta hori da Nafarroarentzako, bere autogobernuarentzako funtsezkoa den gai batean azken urteotan bizi izan duguna: transferentzien alorrean Madrilgo gobernuen inmobilismoa”, salatu du Barkosek.
Geroa Bairen hautagaiak gogorarazi duenez, “aste honetan, Transferentzien Batzarrean Nafarroako Parlamentuaren ordezkariok aho batez eman diogu gure oniritzia Trafikoaren eskumena Foruzaingoarentzako berreskuratzeari”. “Aurrerapauso garrantzitsua, funtsezkoa autogobernuari dagokionez”, baloratu du Barkosek, aldi berean gaineratuz ez dela “legegintzaldi honetan sinatu den transferentzia bakarra”. “Beste bi gehiago egon dira eta 20 urtetan sinatu diren lehen bi transferentziak izan dira”, baloratu du.
Horregatik guztiagatik, Barkosek bere poza eta Geroa Bairena agertu ditu transferentzia horiek legegintzaldi honetan sinatu izanarekin, baina ohartarazi duenez “ez dadila inor nahastu, legegintzaldi honetan sinatu dira aurreko Aldaketaren Gobernuak bultzatu zituelako, Geroa Bai buru izan zuen Gobernuak alegia”.
Modu honetan, Uxue Barkosek deitoratu duenez, “legegintzaldi honetan ez da eskumen berririk sustatu”. “Hau da PSNk uzten digun balantzea, eskumen berrietan aurrera egiteko konpromiso bakar bat ere ez, eta aurrera egin dezakegun eta hala egin behar dugun funtsezko gaiak badaude, hala nola I+B+g edo Unibertsitate Bekak”, azpimarratu du.
“Eta hori da Geroa Baik autogobernuarekin hartzen duen konpromisoa”, ziurtatu du. “Gaur Trafikoaren transferentzia sinatzeko gu buru eduki gintuen Gobernuak beharrezkoak ziren pausoak eman zituen moduan, hurrengo Gobernuak transferentzia berrietan aurrera egingo du bere buruan Geroa Bai badago”. “Hori da gure helburua, gure konpromisoa eta gure anbizioa Nafarroarentzako”, amaitu du adieraziz.