Itzuli

Trantsizio Ekologikoko Ministerioak planifikazio elektrikoan Nafarroarekin duen anbizio falta salatu du Barkosek

Foru Komunitatearen errealitatetik aldendurik dagoen estatu mailako planifikazio baten aurrean, energiaren eskumenari buruzko eztabaida bati heltzea planteatu du

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    2030 Horizonte Energia Elektrikoaren Garraio Sarearen Planifikazio proposamenean, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikoaren Ministerioak Nafarroarekin duen anbizio falta kritikatu du gaur Senatuan Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak, eta Foru Gobernuak aurkeztutako alegazioei erantzun bat lehenbailehen eman diezaien eskatu du.

    Jarrera hau helarazi dio Barkosek Joan Groizard Energia Estatu idazkariari, honek Senatuko Trantsizio Ekologikoko Batzordean astearte honetan egin duen agerraldian. Bere hizketaldian foru senatariak azpimarratu duenez, “Ministerioak Nafarroarekin duen anbizio falta da prozedimendu honen hasieratik kezkatu gaituena.

    “Eta ez da inpresio hutsa, zifradun errealitatea baizik: pasa den irailean, zuek iragarri zenuten azpiegitura elektrikoa zaharberritzeko inbertsioaren 13.600 milioietatik, Nafarroara 161 bideratuko zirela eta, adibidez, datu zentroetarako eman diren 12 gigavaioetatik bakar bat ere ez”, azaldu du Barkosek.

    Zentzu honetan, Geroa Baiko senatariak ziurtatu du planifikazio hau “ez dela inondik inora Nafarroaren errealitatera egokitzen: bere BPGren heren bat industrian oinarritzen duen Komunitatea eta, hortaz, Planifikazio hau bezalako prozesuekin sentikortasun berezia duena”.

    Halaber, Barkosek gogorarazi du astearte honetan bertan amaitu dela alegazioak aurkezteko epea, Nafarroaren kasuan Industria kontseilariak planteatu dituelarik eta Ministerioari eskatu dio ez ditzala atzeratu alegazio horiei erantzuna emateko epeak. “Ministerioak hartu duen sei hilabeteko epea ez agortzea eskatzen dizut nik, errealitate industrialarekin eta etorkizun industrial hori arriskuan ez jartzeko erantzunen beharrarekin planteatu dizun Komunitate baten eskaerei lehenago erantzutea eskatzen dizut”, adierazi du.

    Bere hizketaldian, Ministerioaren aldetik erantzun argia eskatu dio ere Barkosek. “Lehenago erantzun dezala eta ziurtasunekin izate eskertuko dizut”, gaineratu du. 

    Halaber, Geroa Baiko senatariak azpimarratu du prozesu honek, energiaren alorrean eskumenen inguruko eztabaidari heltzeko beharra sendotzen duela, profil industrial nabarmena duen lurralde bat ezin baita erabaki zentralizatuen menpe egon, beti ez baitira Nafarroaren beharrei erantzunak ematen. “Prozesuak, zuek eraman duzuen moduan, mesfidantza eragiten digu Geroa Bain etorkizunera begira, Nafarroa bezalako lurralde erabat industrial bat ezin baita Gobernu Zentralaren eskutan egon esklusiboki: bere planen menpe, eta kasu honetan, lurraldeekiko bere sentikortasun faltaren menpe”, ziurtatu du.

    “Horregatik -amaitu du- Geroa Bain argi dugu, eta prozesu honek hala egiaztatzen du, premiazkoa dela energia alorraren inguruko eskumenen gaineko eztabaida bati heltzea”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko