Itzuli

Turkian errekisaturiko arnasgailuei buruz galdetu dio Koldo Martínezek Espainiako gobernuari

Nafarroako senatariak ekimen bat erregistratu du Goi Ganberan, Exekutiboak “kargamentu horren atxikipen bidegabeagatik Europako erakundeen aldetik zigor motaren bat sustatzea” pentsatzen ote duen jakiteko

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Nafarroako senatari eta Geroa Baiko kideak, koronabirusaren gaixo kritikoentzako diren eta Turkiak errekisaturiko ehunka arnasgailuei buruz galdetu dio Gobernu zentralari, “Osasungintza Ministerioak eta Komunitate Autonomo ugarik eraso eta ordaindu baitituzte, azken horien artean, dirudienez, Nafarroako Foru Komunitatea ere badagoelarik”.

Senatuan aurkeztu duen ekimenaren testuaren arabera, “Arancha González Laya Kanpo Aferetako ministroak, bai eta Salvador Illa Osasungintza ministroak ere telefono kontaktu ugari eduki dituzte haien Turkiako ministro pareekin”.

Hala ere, “kontaktu horiek ez dirudite denok nahi dugun emaitza ematen ari dutenik”, horregatik Martínez Gobernuari zuzentzen zaio jakiteko “hegazkin horren karga Turkian errekisaturik jarraitzea ekiditeko Europar Komunitateko bidea erabili ote duen” eta “kargamentu horren atxikipen bidegabea dela eta Europako erakundeetatik Turkiaren aurkako zigor motaren bat sustatzea pentsatu ote duen”.

Izena eman gure buletina jasotzeko