Tuterako Geroa Baik Barcelosako inguruetan isuriak ekiditeko Udalaren kanpaina zoriondu du
Tokiko antolakundeak bere poza agertu du orain hilabete batzuk sustatu zuen auzolaneko jardunaldiak eragina izan duelako
Tuterako Geroa Baik Tuterako periferiako gune ezberdinetan kontrolik gabeko isuriak egitea ekiteko Udalak martxan jarri duen kanpaina zoriondu du, eta gogorarazi du tokiko antolakundeak orain dela hilabete gutxi auzolan jardunaldi bat sustatu zuela Barcelosako inguruak garbitzeko.
Zentzu honetan, koalizioak bere poza agertu du, azaroaren 13an egin zen jardunaldi horrek, Izquierda-Ezkerra, Podemos, Tudela Puede, CUP, Ciudadanos eta Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatearen babesarekin, bere eragina izan duelako Udalak azken hilabete honetan egindako ekintzetan.
Geroa Bairen tokiko antolakundeak nabarmendu du “ingurune garbi bat ekintza zakarren aurkako prebentzioa dela”, eta horregatik modu positiboan baloratu du lehen garbiketa ekintza horren ondoren Udalak burutu duen kanpaina, zeinarekin 75.000 kilo obra-hondakin erretiratu diren Tuterako periferiatik, baina uste du beharrezkoa dela “kontzientziazioan pauso gehiago ematea”.
“Kontrolik gabeko zabortegiak ekiditeko lanean jarraitzea espero dugu, Udalak martxan jarritako kanpaina bezalako ekintzekin adibidez, baina uste dugu pauso bat gehiago eman daitekeela eta kontzientziazioan eta sentsibilizazioan lan egin behar dela, ingurumenarekiko errespetuzko baloreak gizartean sustatuz”, ziurtatu du Tuterako Geroa Bairen tokiko antolakundeak.