Tuterako Geroa Baik batasunaren aldeko apustua egin du 2023an Alkatetzan aldaketa lortzeko
Tuterako herritarrek hainbeste behar duten lankidetza politikorako formulak aurkitzeko lanean jarraituko du koalizioak
Tuterako Geroa Baik batasunaren aldeko apustua egin du 2023an alkatetzan aldaketa lortzeko. Koalizioak behin eta berriro agertu du bere jarrera Alejandro Toquero alkateak zuzentzen duen udal taldearen kudeaketari dagokionez, eta beste gai batzuen artean, kultura, bizikidetza, berdintasuna, osasungintza, hirigintza eta ingurumena bezalako alorretan dauden gabezia sakonak azpimarratu ditu.
Berriki Tuterako herritar independenteek izenpeturiko adierazpen bat plazaratu da. Geroa Baik bere azken helburuarekin eta bere planteamenduetako batzuekin bat egiten du, zehazki “proiektu barneratzaile bat lortu, pertsona guztiak batuko dituena eta haien esperientzia aprobetxatuko dituena; kolektibo, alderdi eta elkarteak kontuan izango dituena” lortzea helburu duen ideiarekin. Horrek bultzatu du koalizioa honen aurrean duen jarrera agertzera eta jendarteari ezagutaraztera.
Tuterako Geroa Bairen iritziz aldarri orokor eta zehaztugabeetatik ihes egin beharra dago eta etorkizunerako hiri proiektu serio baten beharra dago. Horretarako udal gobernua aldatu beharra dago. Hala ere, egoera politikoaren egoeraren azaleko analisiak dio botoaren zatiketak ez duela alkatetzan aldaketa lortzea laguntzen eta, zalantzarik gabe, Erriberako hiriburuan sentsibilitate ezberdinak daude.
Koalizioak Tuteran konbentzimendu osoa du eragile politiko guztiak elkarrekin, orain arte agertutakoa baino zerbait hobea eskatzeko gai direla, eta adostutako akordioekin programa amankomun baten beharra planteatu du, horrek denen aldetik kontzesioak egitera behartzen duelarik, bai eta marra gorri alderdikoiak ezabatzera ere. Geroa Bairen aburuz, pertsona independenteak barneratzea, Tuterako gizartearen ordezkariak alegia, oso ideia positiboa da erakundeetan Tuterako aniztasuna egotea lortu nahi bada.
Horregatik guztiagatik, Tuterako Geroa Baik burutzen ari dituen kudeaketekin jarraituko du eta Erriberako hiriburuak hainbeste behar duen lankidetza politikorako formulak bilatzeko lanean jarraituko du ere.