Itzuli

Tuterako Geroa Baik Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatean ordezkaturik dauden alderdi politikoak deitu ditu Gipuzkoako Hondakin Partzuergoarekin lortutako aurreakordioa gaitzetsi dezaten

Geroa Bairen Tuterako Tokiko Taldetik gure gaitzespena erakutsi nahi dugu Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatearen eta Gipuzkoako Hondakin Partzuergoaren artean lortutako aurreakordioaren aurrean, Gipuzkoatik datozen errefus frakzioko hiri hondakinen 70.000 tona urteko El Culebreteko planta aurre tratatzeko baita. Horregatik, Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatean ordezkaturik dauden alderdi politikoengandik (PSN-PSOE, IE, UPN, Podemos eta ACI) espero eta nahi dugu aipatutako aurreakordio hori, eztabaidatu eta bozkatuko den hurrengo batzarrean gaitzetsi dezaten.

Azpimarratu nahiko genuke Geroa Bai izan zela Tuterako Udalerako azken udal hauteskundeetan Culebreteko zabortegiaren funtzionamendu arazoen berrikusketa eta konponbideak zehazki eskatzen zituen alderdi politiko bakarra.

El Culebreteko instalazioek funtzionamendu arazo historiko larriak dituzte eta bere zuzenketa Nafarroako Gobernuak eskatu du 2015 ez geroztik. Aurkitutako arazo larrien artean lixibatuen tratamenduari dagozkionak daude, edota biometanizatzearenak, energia sorrera eskasarekin eta erabili ezin daitekeen konposta sortuz berun eta kadmio gehiegi dituela eta. Gainera, industria hondakinen harreran kontrol falta dago bai eta birziklatzen maila baxua.

Azken urteetan El Culebreteko zabortegia kudeatzeko Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateak eta FCC esleipendun enpresak edukitako gardentasun eza eta obskurantismoa argi geratu dira aurre-akordio honen izenpetzea nola egin den ikusita, larrialdi izaerarekin eta eskatu beharrekoa den informazio publikorik gabe.

Tuterako Geroa Bairen iritziz Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatearen eginahal guztiak, el Culebreteko instalazioetako funtzionamendu arazoei konponbideak aurkitzean fokatu beharko lirateke eta ez du zentzurik une hauetan kudeatzen den hondakin kopurua baino handiago bat planteatzea.

Azkenik, gogorarazi du Nafarroako Gobernuak ingurumen legedia betetzea bermatu behar duela planteatzen zaion edozein akordiotan baina izenpetzeko edo ez izenpetzeko azken erabakia mankomunitateen esku dagoela, eta kasu honetan, erantzunik gabeko galdera asko daude, adibidez, hondakin hauen azken jomuga.

Izena eman gure buletina jasotzeko