Itzuli

Tuterako Geroa Baik topaketa irekia antolatu du Mikel Irujo kontseilariarekin Nafarroako industriaren erronkak eta aukerak analizatzeko

    Datorren asteartean, maiatzak 26, 19:00etan, Lestronnac Gizarte Etxean topaketa irekia egingo da Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarekin, Tuterako Geroa Baik antolaturik.

     

    Nafarroako industriak gaur egun bizi duen egoerari buruzko elkarrizketa eta hausnarketa gune moduan proposatu da hitzordua, bai eta enpresa sareak aurre egin beharreko erronka eta aukera nagusien inguruan aritzeko ere, hala nola trantsizio ekologikoa, digitalizazioa, berrikuntza eta lehiakortasuna.

     

    Nafarroaren oinarri industrial tinkoa nabarmentzen du Geroa Baik, bere ekonomia ereduaren nortasunaren ezaugarrietako bat alegia. Foru Komunitateak enpresa sare anitz eta erresilientea du, alor estrategikoen lidergoan egoteko gai, hots energia berriztagarriak, automozioa edo nekazaritzako elikagaien industria aurreratua.

     

    Topaketan zehar, Irujok zuzentzen duen departamentutik sustatzen diren lan ildoak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango du bertaratu nahi duen orok, bai eta Nafarroaren etorkizun industrialari buruzko ideiak eta proposamenak modu irekian elkar banatzeko ere.

     

    Topaketa honekin, analisi eta eztabaida gune lasai bat sortzea proposatzen du Tuterako Geroa Baik, herritar guztiei irekia, Nafarroaren garapen ekonomiko eta industrialean interesa duten guztiei, bertan hausnarketak mahaigaineratzeko aukera egongo delarik, bai eta elkarrizketa irekia eta eraikitzailea mantentzeko aukera ere.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko