Tuterako udal hilerrian hobekuntzak egitea eskatu dio tuterako Geroa Baik Udalari
Koalizioaren aburuz beharrezkoa da antzemandako hainbat urritasun konpontzea herritarrei kalitatezko zerbitzu bat emateko
Tuterako Geroa Baik idazki bat erregistratu du Tuterako Udalean, horren bitartez “Tuterako Udal Hilerrian antzemandako hainbat urritasun konpontzea” eskatuz. Koalizioaren iritziz Erriberako hiriburuko Udalak “herritarrei kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko neurriak hartu beharra ditu”.
Koalizioak planteaturiko hobekuntza neurrien artean “sarbide guzietan (eskailera eta arrapalak) eskubandak ipintzea” eskatzen da, “bai kanpokoetan bai eta barrualdekoetan ere”. Halaber, “sarreran eta hilerriko puntu ezberdinetan plano bat jartzea” gomendatzen da ere, “irtenbideak, komunak eta herritarrentzako erabilgarriak izan daitezkeen beste erreferentziak agertuz”.
Halaber, Tuterako Geroa Baik “hilerriko planoaren sektorizazioa” proposatzen du, horretarako “izenak, koloreak eta letrak erabiliz eta sarrerako planoan kokatuz, modu honetan hilerri barruan dauden bisitarien orientatze egokia bermatuz”.
Koalizioak egindako beste proposamenen artean “zaborrontzi ezberdinen instalazioa” dago ere, zehazki “edukiontzi horia, marroia eta berdeak instalatzea, horietako bakoitzaren erabilerarako beharrezko informazioa jarriz, horrela zaborraren jasoketa selektiboa ahalbidetuz”. Era berean, “hiru sarreretan arraskak jartzea” eskatzen da ere, “ontziak, pitxerrak, loreontziak eta abar modu eroso eta irisgarriak garbitzea ahalbidetzeko, arraska horiek erabiltzen dituzten pertsonen baldintza fisikoak edonolakoak izanik ere”. Koalizioak azaldu duenez, “egungo instalazioek eragozpen handiak dituzte hilerrira doazen pertsonentzako, ez baitira irisgarriak, eta erabiltzaileak busti egiten dira, edo horrexegatik ez dituzte erabiltzen”.
Azkenik, eremuaren itxura orokorra hobetzea eskatu du Geroa Baik, bereziki sarretan. Hau guztia, Tuterako bizilagunei zerbitzu hobea eskaintzeko helburuarekin beti.