Txantrean eraikitzen ari diren bezalako auzo-berokuntza sistemek ere %5eko BEZ eduki dezaten eskatu dio Koldo Martínezek Gobernuari
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak mozio bat aurkeztu du Senatuan auzo mailako berokuntza zentralek, uneotan Txantrean eraikitzen ari dena bezalakoek alegia, %5eko BEZ murriztua eduki dezaten, biomasa edo gas naturala erabiltzen duten beste instalazioetan gertatzen den modu berean.
Urte honen erdialdean funtzionatzen hasiko den eta 4.200 etxebizitzei berokuntza eta ur bero zerbitzua emango dien berokuntza zentralizatuko sistemaren eraikuntza lanak bisitatu ondoren aurkeztu du Koldo Martínezen ekimena.
“Lanak bisitatzera José Mari Aierdi lehendakariorde eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen kontseilariarekin batera egin nuen bisitan -kontatu du Koldo Martínezek-, Nafarroako basoetako biomasa erabiliko duen sistema berri hau martxan jartzeko arduradunek, mota honetako instalazioek aurre egin behar dizkieten arazoak kontatu zizkidaten, sistema eraginkorragoak izanik ere eta energia berriztagarriak erabiltzen dituztenez, gure hirien deskarbonizazioan eragin argia duten arren. Izan ere, biomasa edo gasa erabiltzen duten beste berokuntza sistemek ez bezala, direla hauek galdara indibidualarekin edo zentralizatuak, haien zerbitzuak %21eko BEZarekin fakturatzera beharturik daude, %5eko BEZ murriztuarekin egin ordez. Hau dela eta, Txantreakoa bezalako instalazioek haien erabiltzaileei haien berokuntza eta ur bero fakturetan aurrezpen handiak eskaintzen dizkieten arren, BEZ handiagoa ordaintzera beharturik daude”.
“Ez du inolako zentzurik eraikin ugariri edo auzo osoei ere beroa hornitzen dien mota honetako instalazioek BEZ murriztua ez edukitzea, Nafarroako Gobernua bezalako administraritzen aldetik etorkizunerako apustu baitira familien faktura energetikoa murrizteko duten gaitasuna dela eta, aldi berean karbono urratsa murriztuz ere, are gehiago kontuan izanik eraginkortasun txikiagoa duten beste sistemek BEZ murriztua badutela. Horregatik araudia aldatu dezan eskatu diot Gobernu zentralari, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen departamentuak bultzatu duen Txantreakoa bezalako instalazioek bere zerbitzuak %5eko BEZarekin fakturatu ahal izateko”.
Koldo Martínez