Itzuli

Udalek PPk eta PSOEk inposaturiko “austeritate zorrotz politika” oraindik ere pairatzen dutela salatu du Koldo Martínezek

Montoro Legea indargabetzeko eskakizuna berretsi du Senatuan bai eta udalek haien diru-kutxa soberakinak inbertitzea baimendu dadin

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoak (Geroa Bai) udalek haien aurrezkiak, diru-kuxa soberakina alegia erabiltzeko askatasuna edukitzearen defentsa berretsi du gaur Senatuan.

    Zorraren ordaintzea beste edozein gasturen gainetik lehenesteko PSOEk eta PPk adostutako Konsituzioaren express erreformaren adostea zein bizkor egin zen gogoraraziz hasi du hizketaldia Koldo Martínezek, horrela ezarri baitziren ondorengo Montoro Legearen oinarriak, honekin udalek haien diru-kutxa soberakinak inbertitzea galaraziz.

    “Saenz de Santamaría andreak eta Montoro jaunak orduan ziurtatzen zuten erreforma honek ‘Ongizate Estatua eta politika sozialak babesten zituela’. Eta ez da hala, erreforma honek ahalbidetu zuena zera izan zen, bankuen beharrizanak herritarren beharrizanei gailentzea. Erreforma honekin bai PSOEk bai PPk, inoiz ikusi gabeko austeritate zorrotzeko politika, murrizketak, pribatizazioak eta inboluzio soziala ahalbidetu zituzten”, gogorarazi du Geroa Baiko senatariak.

    Koldo Martínezek bere hizketaldian ziurtatu duenez, “ekonomiak justiziaren eta pertsonen eskubideen zerbitzura egon behar du, eta ez alderantziz. Edozein agintariren lehen helburua herritarren ongizatea izan behar da. Gobernu arduratsu bat, herritarrak eta hauek jasotzen dituzten zerbitzu publikoak babesten dituena da. Horregatik, errepikatzen dut, Montoro legea indargabetu beharra dago”.

    Sánchez presidenteari ihardespena

    Atzoko saioan udalek haien diru-kutxa soberakinak kudeatu ahal izateko bere aldarrikapenean Pedro Sánchez presidenteak eman zion erantzuna gogorarazi du senatari autonomikoak.

    “Pedro Sánchezek luze erantzun zidan atzoko Osoko Bilkuran, udalek haien diru-kutxa soberakina neurrigabeko baldintzarik gabe inbertitzea baimentzeko nire eskaera zela eta. Eta azken finean esan zuenez, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren zati batekin adostutako proposamena dilistak dira: jan nahi baduzu, eta bestela bertan utzi. Gobernuak eta Alderdi Sozialistak proposatzen duten menuak presa iberikoa du. Bai, presa, udalen dirua preso hartzea bilatzen baitu Estatuaren diru-sarrerak loditzeko. Eta udalek nahi dutena ez da presa iberikoa, solomilloa baizik. Urte luzez aurrezten egon dira solomilloa jan ahal izateko eta solomillo hori elkarbanatu nahi dute bizilagunen ongizatea bermatzeko aurrekaririk ez duen krisialdi honetan”, aldarrikatu du Koldo Martínezek.

    “PSOE eta PPko jaun andreak, utz ezazue udalek haien dirua erabil dezaten trukadetara jo behar izan gabe. Diru hori irabazi egin dute. Eta horretarako, hoberena Montoro Legea indargabetzea eta arrazionaltasuna eta justizia leheneratzea da, udalena eta bere herritarrena bakar-bakarrik den diru baten banaketari buruz ari baikara”, amaitu zuen esanez Nafarroako senatari autonomikoak.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko