Udazubiko Geroa Baik Herriko Etxean Nafarroako eta Urdazubiko banderak falta direla salatzen du
Urdazubiko Geroa Bai taldeak Herriko Etxean zintzilikatu berri den bandera espainolaren aurrean bere harridura eta kezka plazaratu nahi ditu. Gaur bertan, asteartearekin, Urdazubiko Udal Gobernuak Herriko Etxean bandera espainiarra eta Europakoa zintzilikatu ditu. Gan den ortziralean, ohiko batzarra izan arren, Udal Gobernuak ez zigun erabaki honen berri eman. Hortaz, izkutuan hartutako erabaki baten aurrean gaude. Udal Gobernuak, Azkar Taldeak eta, bereziki, Iñaki Ariztiaren erabaki honek harridura sortu digu. Baina kezkagarriena, Azkar Taldeak Nafarroako eta Urdazubiko banderak ahaztu edo baztertu izana. Zertaz? Noiz, nola eta nork hartu du erabakia?
Geroa Bai ez dago ados erabakiarekin, eta hurrengo batzarrean erabaki honi buruzko azalpenak exijituko dizkio Udal Gobernuari eta, bereziki, Iñaki Ariztia alkateari.