Uharteko Geroa Baik bere poza agertu du Ugarrandiako instalazioen hobekuntza dela eta
Uharteko Geroa Baik bere poza agertu du Ugarrandiako kirol instalazioen hobekuntza dela eta, “gure programan generaman konpromisoa eta orain bete duguna”. “Behin eta berriro ekin diogu bai eta lan handia egin Ugarrandiako belardiaren handitzea eta erretokiak jartzea gaur errealitate izateko, horregatik harro gaude proiektu honetan geure harri koskorra jarri izanagatik”, adierazi du udal taldeak.
Uharteko Geroa Bairen aburuz, uda honetan bertan uhartearrek gozatu ahal izango dituzten hobekuntza hauek, hiru paddel pista eta hiru tenis pistaren eraikuntza, antolakuntza eta kudeaketa proiektuari gaineratzen dira, Udalak azken Udalbatzan horrela adostu baitzuen lehiaketa publiko bat deitzeko erabakia hartuz.
Udal taldeak gogorarazi du “EH Bildu eta Uharte Aldatuz taldeekin lortu zuten akordioan, Ugarrandiako igerilekuak hobetzea izan zela zergen igoera txikiaren zati bat horretarako erabiliz, eta horrela izan da, horregatik gure poza agertu beharra dugu”.
“Erretokien eta belardiaren handitzea gainera Ugarrandiako bazkideen eskaera zen urte luzez, orain haiek gozatzeko aukera izango dugularik, eta Udalak bizilagunei eskaintzen dizkien kirol eta aisialdi zerbitzuak hobetzen jarraitzeko lanean aritu gara ere”, amaitu du Uharteko Geroa Baik.